Euskal Jai hil dok, zorionak
Zorionak, bai, Nafarroako gizartia ez dagoalako lotan. Ene pekatua gauzak nik nahi erara ikustia izan lajeikek, baina atzo hainbeste jende, hainbeste iruñear kalietatik zihar ikustiak arnas barri bat emon jeztan. Nahitta ez nintzuan juan Iruñeara, "bertokuak izan bihar juek burrukiaren protagonista" pentsatuta. ¡Eta horixe ba dittuala!
Esperantzia jagok. Agresiño honen aurrian erantzuna ba jagok onezkero, hainbeste okupaziño. Garrantzitsuena ez baitok lokala (Euskal Jai) baizik eta lokal hori betetzen daben gogua, animia, jentia. Eta hori ezin dok apurtu, horretarako afusillatu biharko ginttuekez.
Horregaittik, Euskal Jai hil duala eta, ¡ospatu deiguzen espazio alliberatu barrixak! ¡Osasuna eta askatasuna!