Euskal Jai gogoan
Ciber-amorrua besterik ezin dot erakutsi Mutrikun nagoen honetatik. Kafetegi honetan drogak hartzen nengoaka, Antena 3eko albistegietan aurrez aurre ikusi ditudaz maderoak Iruñeko gaztetxe eredugarrian sartzen, grua cortavigas bat aidean habeak moztu eta barruko resistenteen gainera eraisten. UPNko indar legal osoa gazte desarmatuen kontran. Gune askatu bat suntsitu besterik ez dau ikusten botereak jaixak eta udal bendizioetatik kanpo biharra (biharra) egiten dabenen kontra. Irentsi edo suntsitu, ez ei dago besterik burokraten buruan.
¿Zertarako nahi ete dabe gazteak legez kanpo jokatu? Arazoa ez ei dago legietan, gaztietan baino.
Madarikatuak bitez agintari orojale guztiak.
Ciberamorrua Mutrikutik.
Burrukia Iruñan. Lagundu daigun ahal dogun guztian, kanpotarrak. Euskal Jairi eustea da lehentasuna, baina txindurrixok ez dogu etsitten eta burruka bat galdu arren, gudua ez da bukatzen. Desalojo baten ostean beste okupazio bat... bai noski. Sisiforen grinarekin, baina hau ez da kondena bat: bizimodu bat baino. Eskuzabaltasuna da berba klabea, gogoan.