“La esfinge de los hielos”, Jules Verne
Halbrane ontzixan ibilbidia map
Gozamena, abenturetako liburu bat irunstia, ames egittia, leku sekretuetara bidaiatzia, aspaldiko partez dastatzen ez nebana. Eta gaiñera, iñundik be espero ez nebana: liburu hau “Narración de Artur Gordon Pym” liburuan oiñarrittuta jagok, eta beraz aspaldixan irakorrittako Poen liburua gogoratzeko atxeki bikaiña dok. Lilluragarrixa, Vernek gai zientifikuak eta fikziñozkuak txirikordatzeko dakan formia. Barojan modura tipo zurrunak, berba gitxikuak, ekintza askokuak, fidelak, ondraduak, zuzenak eta sinpliak goresten jittuk: Krutwigek gorrotatzen dittuanak, hain zuzen be... Halako liburuan falta ezin dan mapatxua be ba jagok, Halbrane ontzixan gorabeherak gertatu ahala behiñ eta barriro kokatzeko balixo dabena; halan be, zikloia allegau zan arteko singladurak Tagzanian markatu jittuadaz, eta honek ondiok indar gehixago emoten jetsak bidaiatzeko sentsaziño atsegin horri...
Nik beti uste izan juat mutikotan eskuartian erabilli izan genduazen liburu asko eta asko bihar dan moduan gozatzeko, barrena 30 urte bihar dirala. Nik eskolako literatura, arte eta historixa liburuak gustura irakurtzen jittuat oin be. Baitta gaztaroko hainbat irakurgai be. Eta, besteak beste, Jules Verne mundiala dok. Umetan sekula zumua etara ezinezko iturburuak eta zirrikittuak jittuk.