200 metro gehixago Trakamaillen
Oier Gorosabel
2008/01/05 18:55
Asteburu honetan, emaitza "jugosua" izan dogu. Oin dala aste bi hasittako desobstrukziño lanekin amaittuta, Amorotoko Oleta auzoko Trakamaill ubegixan gora 200 metro gehixago egittia lortu dogu. 6 metroko desnibel baten geratu gara materixal faltiangaittik, baiña kobiak ba darrai. Urten orduko hurrengo egunian etortzeko planak egitten hasi gara...
Dana dala, datorren asteburuan ez da izango, lanpetu xamarrak ibilliko garalako beste gauzetan:
- Zapatuan, Lekeition ibilliko gara Inzuntza I haitzulo ezaguna topografiatzen. Koba erreza eta ikusgarrixa, aukera ona hasi nahi dabenandako (etorri nahi dabenak, eguena orduko abisatu bihar desku).
- Domekan, San Pedro Busturiko haitzuluan bisitta gidatua egingo dogu. Tamalez honetara ezin da beste iñor apuntau, 60 pertsona sartuko doguz 20 laguneko 3 txandatan eta ez da beste iñor kabitzen.