Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Miriam Camposen gutuna

Miriam Camposen gutuna

txiko 2004/07/17 10:35

Miriam Camposen gutuna (Udalbiltza auziarengaitik kartzelaratuta). Diasporarekin konpoartitzekua.

*********************

Soton, 04-VI-21.

Kaixo Oier!

Zer moduz ari zara? Imajinatzen dut urtearen sasoi honetan Lekeition ederto egon behar dela ezta? Hemen ere "txarto" ez gabiltza, geure buruari esker kriston indarra ataratzen baitugu egoeretara moldatzeko. Eta hemen duela aste dexente udara ailegatu denez "oporretan" egoteko sentsazioa daukagu, sinisten al duzu? BAi bai mutil, hala da. Ekainaren lehenengo astean azterketak bukatu (Soziologian matrikulatu nintzen UNEDen, UPVn debekatu baitziguten) eta geroztik moduloko patioan gabiltza gure "solarium" propioa antolatzen. "Kit" osoa daukagu: esterila, toalla, bronzeatzekoa... eta guk landutako dutxa kaseroekin udal-piszinetan egoteko ilusioa egiten dugu. Kontsolatzen ez dena...

Hala ere, badakizu, beste gauza batzuetarako oporrik ezin dugu hartu eta borroka desberdinak eramaten ditugu aurrera, beti ere hemen ditugun bitarteko urriekin: isolamendu eta bakartze politika astero salatzen dugu zuzendaritzari bidalitako idqazkien bidez eta enkartelada egiten. BArau rotatibo delako hori ari gara ere betetzen. Dispertsioa eta horrek ekartzen duen ondorioa (istripuak, hilketak) hilean behin edo salatzen dugu; baita preso gaixo eta 3/4ak beteta daukatenak kaleratzeko eskaera...

BAtzutan pentsatzen dut bitxia dela bizitzaren komeri hau: urteetan presoen aldeko ekintzetan parte hartzen eta orain barrutik ezagutzea eta burutzea tokatzen zait. Edozein kasiutan, barruko perspektibak hainbat egiaztapen hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu; esate baterako kolektiboaren aniztasunaren egiaztapena. Azken finean harresien alde honetan elkartu garen guztiok Euskal Herriaren alde egiteagatik gaude preso, bakoitzak bere lana oso esparru desberdinetan eta bitarteko ezberdinekin burutu duelarik. Sotoko kartzekak zerbait "ona" baldin badauka, hemendik jende anitza pasatzen dela ikustea da. Eta honek ahalbidetzen zaitu bizipen oso desberdinak ezagutzeko, motibazio desberdinak izan dituztenak, urtetako miliutantziua daukatenak... eta benetan, guztiengandik pilo bat ikasteko aukera paregabea izan dut hemen. Euskal Herriaren errealitatearen dinamika besain anitza da kolektiboa. Ezberdina baita ere bada ikustea gutariko batzuk epe labur batetan (nahiz eta urte batzuk izan) kalean egongo garela berriro; beste batzuk aldiz gatazkaren konponbidearekin atarako dira soilik.

Etya hauxe, hain zuzen, da beste egiaztapen nagusi bat: erreperesaliatu politikoen egoera konpondko da soilik gure herriaren etorkizuna konponbide politikoan sartuko den unean, hots, amnistia soilik etorriko dela gatazkaren konponbidearekin. Honegaitik, horren garrantzitsua iruditzen zait (beti iruditu zait) Euskal Herriaren egoera kanpora ataratzea. Gurekin bat egiteko ezagutu behar gaituztelako lehenengo.

Eta hoprregaitik diasporaren guneetatik egioten ari zareten lana horren funtsezkoa da. Primeran iruditzen zait nire (gure) gutunetatik atara daiteken apurra zabaltzea gure errealitatearen hedapenean bait datza gure indarra. Beti esan dizut sinisten dudala egiten ari zaren/zareten ahaleginean eta zuk esaten duzun moduan fruituak hor ari dira pixkanaka ugaltzen.

Egun hauetan ospatu berri da NABOko aurtengo edizioa, ezta? Honelako bilguneak aproposenak izan beharko ziren EHren inguruko informazioa zabaltzeko, eta ez soilik musean aritzeko. Badakit zaila izan behar dela "politika" (hitz potoloekin esanda) sartzea horrelako lekuetan. Baina zertan ari gara? Guk ez dugu nahi atzerrian Euskal Herriaren "irudi erromantikoarekin" soilik gelditzea, edo bai? Honegaitik, gure euskal-amerikar lagunal ezarrita dauden "instituzio" horretan inziditzeko bidea asmatu beharko zuten, ez uste? Agian, aspaldi komentatu zenidan bezala, proiektuan zegoen elkarte hori egiten; agian horrekin batera sarea zabaltzen; agian Euskal Ikasketen Zentroetan (Renon?) edota euskal etxeetan hitzaldiak ematen... Baina dudarik gabe haiek bihurtu behar dira protagonista. Eta Estatu Batuak aipatu ditut aurten izango dituzten hauteskundeetan Administrazioa eskuz aldatzeko aukeran baitaude eta, who knows? BAliteko hurrengo administrazioarekin aukera gehiago izatea gure herri txiki hontaz interesa izan dezaten. Baina zalantzarik gabe jarrera berdina bultzatu beharko litzateke diaspora kokatuta dagoen herrialde guztietatik, ez uste?

Beno, eta hitzaldiei buruz mintzatzen, joan al zinen Eslovakiara azkenean? Zer moduz bertakoeesperientzia? Aukerak harremanetan jarraitzeko? BEno, ikusten duzunez kriston interesaekin jarraitzen ditut zuen urratsak. Eta zihur izan kaleratzen nautenean (edozein unetan dela) grina berarekin jaraituko dugula harremanetan.

AUPA ZUEK! Musu pila banatu zerrendan zehar nire partez. Zu asxko zaindu eta gogo berdinarekin jarraitu.

Miriam.

Oharra: aukera baduzu, Xarlori muxutxu batzu bidali nire partez.

Oharra 2. aspaldi Daniel Bilbaori idatzi nion; jakin ahal duzu ea ailegatu zitzaion gutuna?

etiketak: diaspora
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024