Sagardotegi ostixak
Kokoterarte nago sagardotegi ostixekin. Euskal prentsia irakortzen doten aldetik, urte osuan nabil tragatzen sagardauaren promoziño kanpaina etenbakua, informaziño modura mozorrotuta. Urtian behin baina, promoziño kanpaina hori jasaneziña bihurtzen dok: oraintxe, hain zuzen be.
Itxura danez, sagardauaren ekoizpen prozesuan urte sasoi jakin baten zabaltzen dittuk upelak, txotx dalako zeremonixa moduko baten. Zeremonixia diñot, bai, ze urterik urte pantomima bardiña errepikatzen dok: albiste berezixa, txotxa egin dala ta ez dala, sagardangille baten argazkixa txorropian edarontzixa betetzen, hainbeste kazetari eta telebisiño kamara aurrian, aurtengo sagardoa oso ona da esaten ¡Kaka! ¿Zergaittik dok urtero sagardaua hain ona? ¿Ez da sagardaua txarra urtetzen sekulan bez ala? Publizidade usain hutsa, ez tradiziñorik ez kulturarik ez ostirik be: dirua, eta ostalarixen betiko zurikerixia. Azkenaldixan gainera, ecos de sociedadetako lizun usainarekin, famosillo bat gonbidatzen dok urtero txotx asunto horretara, flash argixen artian lehelengo basokadia eran (¡bai zera lehelengua!) eta oso ona dago esan degixan, irribarre haundiegi baten atzian hotzikaria disimulatuta.
Urtero bebai 8 pajinatako suplemento berezixak bete biharrak, eta beeeeetti artikulo bardiñak noski, historixia ez dok eta, urte batetik bestera aldatzen: Richard Lionhearten zorixoneko arauak sagastixak babesten, Igartubeiti basarri miresgarrixa eta bere potruetako tolaria, milla datu, zifra eta estadistika kontsumo eta ekoizpenari buruz, pajina bakotxeko hogei sagardotegixen iragarkixak, bertako sagarra vs. kanpoko sagarra, bla, bla, bla eta bla.
Egixa izango dok, bai, sagardaua ez dan beste produktu arrotzen kanpainia be urte osua eta etenbakua jasaten dotela bebai, eta ez dotela tautik be esaten. Bai, hala izango dok. Baina idazki hauek guztiz subjetibuak diranez, ez juat nere burua oreka, justizixa eta ekidistantzixan egotera derrigortuta ikusten. Eta nere sentimendua hau ba dok, hau dok eta kittu. Badakik, etxekuarekin beti gogorrago jartzen gaittuk...