Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / La chica de la Herriko, mi amor

La chica de la Herriko, mi amor

orakulua 2005/01/17 23:05

Segi’ko logotipoko neska borrokilliak ¿helburu ezkutu bat izango ete jok? Joan dan hiru bat urtian erabiltzen juek euren karteletan. Uniforme borrokillia soinian, a saber: malla erreixadunak, manga bako brusa jipi orlegia “imperio” estiloko titi-kruzado majikuarekin, azpittik mangaluzeko kamiseta morau estua, ulia gorrixa noski, lanazko braga batekin atzeraka bilduta. Uniformiaz aparte, spray bat eskutan, desafiozko jarkeriaz tente, eta arpegixan keiñu bat... ¿zelan esango neuke? Etxian frustraziñoz bizittako bizimodu bat kalian burrukan desahogatu biharrekuarena edo, nerabe insoportable baten egonezina modu honetan bideratu dabenarena –eskekuak jipoitzen bardin bideratu zeikialarik-, eta gainera estreñimendu kronikua jasaten ari dana. Sentitzen dot, baina Segi’ren maskota hau ikusten doten bakoitzian hauxe da burura datortena, eta inundik inora bez gazte kontzientziatu eta iraultzaile batena.

Helburu ezkutuena. Bai, ¿izan leike halako zeozer izatia, ondo kalkulatutako estrategixa bat? Izan be, neskatilla borrokillak oso erakargarrixak dittuk, Mendigreen’en edo neure kasuan behintzat ukatu ezinezkua dok zaletasuna. Ez nintzake harrittuko beraz, militantzixara hurreratzen diran mutil askoren arrazoiak lamin xarmangarri ulegorrixekiko maittasunarekin zerikusi gehixago badauke, aberrixarekiko maittasunarekin baino. Hau hala ba dok, imajinatzen juat (konpartitzen ez) gidari politikoren baten kezkia, eta Mugimenduko idealen korrupziño hori ekidin eta zuzendu biharreko premiñia aldarrikatzen, eta bonbillia piztuta halako maskota okaztagarri bat asmatzen, gu satiruon masta puntak biguntzeko.

Alperrik baina. Gizakixa gizakixa dok, ez makiñia, eta idealik puruenak beti egon dira mixeria eta birtude humanuekin lagunduta. ¿Zenbat iraultzailek aldatu juek norabidia feromona usain gozuak eraginda? ¿ Zenbat errelijiñozalek egokittu juek bere sinismena sexu harremanengaitik edo harremanetarako? ¿Zenbat billeratan agertzen dittuk desadostasun edo adostasunak, ez argumentuekin lotuta baizik eta antipatixa pertsonalekin, edo erakarpen fisikuarekin, edo...? Naturala dok. Tentaziñuak narruzko edo pentsamentuzko zigorrarekin baretu bihar diranian, naturiaren kontra gabiz. Onartu, ulertu eta integratu ezkeriok, askoz be hobe danondako.

etiketak: irabiaketa, abertzale
Patxi
Patxi dio:
2005/01/18 13:26

Test psikotekniko labur bat betearazi beharko litzaieke bileretako partehartzaileei, edo manifestapenetako lehen ilaretako lagunei, ebentoa hasi aurretik. Holako zerbait:

  • Maiteminduta zaude? Neska/mutil hori inpresionatzeko beharra sentitzen dezu? - Konplejoren bat dezu? Besteei zure dohaiak erakusteko beharra sentitzen dezu? - Zure ingurukoak baino azkarrago kontsideratzen dezu zure burua? - Zein dira zure anbizioak bizitza honetan? Erraz konformatzen zera, ala oso gora iritsi nahi zenuke? - Zenbat aldiz erabiltzen dezu “Eta punto” esamoldea, egunean zehar? - Zer esanahi du “tribu” hitzak zuretzako?

  1. puntutik gora, GAI. 10 puntutik behera, EZ GAI.

Bromak aparte utzita, oso ados nago zurekin. Neronek pekatu egin izan det goiko apartatuetako batean. Ez det esango zeinetan noski. Eta esango nuke, pekatari asko dabilela bazterretan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024