Markina Xemein eta Xiberua
Juan diran gabonetan, ETBn aspaldixan ikusi doten saixo polittenetakuan, Niko Etxartek, Xiberuan basarrittar mentalidadia dala nagusi esaten entzun najuan, eta horregaittik Hegoaldekuekin ba dagoela halako inkomunikaziño bat. Zeaitxik eze, Hegoaldian, baitta basarrittarrak be “kaletar mentalidadia” izaten hasi ei dittuk haren eretxiz.
Honekin barriro gogoratu jatak pasa dan udako parakaidista bidaixan ondorixoztatutakua: Xiberotarrak eta Markinarrak antz haundixa jaukela. Astopotruak, euskalki aberatsdunak... eta erdalzale porrokatuak. Baina, hala eta guzti be, ezberdintasunak nabarmenak dittuk, bestiak beste hauxe: Markiñarrak, buru ta bihotzez erderaz egitten saixatu arren, sekulan ez dabela lortuko inguruko euskeriak daukan presiño naturala gainditzia; xiberotarrak ordia, albatia apur bat zabaldu eta erdera ufal baten galtzen dabizak hizkuntzia.
Gure amai zera entzutenetzan txikixe nitxanin: "Markinai ta Debai, sue!" esateban, ixelako damu baik. Ixan be, herri euskaldun-euskaldunak ixanda zelako joeri akarre ba (geunkan! esaten dabe, lotzik janda...) erdera joteko. Baine, zeuk esateozun moure, Mogelen herrikuk aleginak eta bi ettenbarabe-be, kriston azentazo aldeanu gelditzen-gakoe. Euskaldu baserrittar akonplejauk!! Kostaldin, ostea, guk inox eztou euki holako konplejo tontoik... hamen, kanpoko jebimetalero erdaldunak esateben moure "todo kristo habla en vasco, incluso heavys con melena y mallas!". Eibartarra ixanda, zeoze jakingozu, ez? :-)