Mantazko umien begirakadak
Ume txikixen begirakadak gustatzen jatazak. Ez najabilk, baina, esaten kumara hurreratu eta hots guturalak etaratzen hasten naizela, edo lagun baten umiaren argazkixaren aurrian betiko komentarixo iñuxentiak hasten naizenik, ez. Kontrara, umeren bat kuadrillako erdigunia bihurtzen danian ni bestekaldera begira hasten nauk, arnasa billa. Egongo dok hontan esangura psikoanalitiko bat, seguru...
Baina ez najabilk hortaz. Taberna baten ama amantísima jasanezinezko horretako bat jagok, bere lagunarekin topikuetaz berbetan, neri bizkarra emoten; eta besuetan mantazko umia jaukak, korroskadak bota eragitten edo dana dalakua. Ume hori begira geratzen jak indefectiblemente. Besteren batek bistia apartatuko lajeukek, edo babuarena egitten hasi, baina nik ez: ni begira hasten najako, bere moduko umia naizelako, mundua egunero deskubritzen diharduan umia, nere 32 edo 33 urte hauekin, ez nauk ondo gogoratzen. Ez detzat desafioka begiratzen, zeinek begiradia lehenengo apartatu. Ez nik ez berak ez jaukagu lotsarik, eta zera diñotsat isilttasunarekin: “Kaixo, ibilttari: bidegurutze honetan topatu gaittuk, eta bakoitzak gure bidian jarraittuko juagu. Zorte ona izan degizula bidaixan”. Gero mihina etaratzen jetzat, eta harriduraz zabaltzen jittuk begixak unekada batez, harik eta beste zeozerk bere atentziñua deittu eta buru dardartixa bestekaldera begira jartzen dan arte. Eta orduan berarekin ahaztu, eta izperringia irakortzen jarraitzen juat.