Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Puta batena

Puta batena

orakulua 2004/07/29 04:05

Bizikletan nentorrela konturatu barik illundu egin jeztak eta Eibarko auzo periferiko batetik behera etorri nauk, hango biztanle batzu etxerako bidian ikusitta umetako kontuak etorri jatazak gogora. (Esango ez doten leku baten) jeguan txabola baten emakume bat bizi zuan, (esango ez doten gatxizen bat) esaten gentzana. 1979 inguruan izango zuan. Umien artian oso zabalduta jeguan zurrumurru baten araberan, andra ha prostitutia zuan ("es puta" esaten gajenduan, gauza ezin debekatuago bat aittatzen genguazela jakinda). Goguan jaukat, bizi-bizi, emakume txiki haren aurpegixa, 40 bat urte baina zaharkitua, begixetan asko sufridu juanaren kiñua... Goguan jaukat ni hazten joan ahala gero eta txikixago ikusten joan nintzuala, kalian kruzatzen nebanian. Eta gero eta andra normalagua bihurtu zuan, harik eta gaur egunian jente moltzo guztiaren artian bistaz galdu doten arte. Baina orduan, eskolarako bidian hamaika bidar kruzatzen genduanian, berari hurreratziak halako zirrada bat emoten jezkuan. Ume kuadrillan geroiazen txatxaria eten eta andriarekin isillian kurutzatzen giñan; bera, poltsaz kargatuta, burumakur jarraitzen juan bere txabolarako bidia. Behin baino gehixagotan entzun izan biharko jittuan ume kabroion barre eta adarjotziak: "¡puta, puta!".

Andra batendako gogorra dok, duda barik, bere sexua edozeinen esku lagatzia; bai behintzat pobretasunak bultzatuta ba da, ezin izango dualako aukeratu norekin bai ta norekin ez. Eta besape eta kaltzontzillo zikiñen artian, farias gustoko ahuak dastatu biharko dittu, eta bere alua zakil ezezagunen hazixak beteko dok, kondoia erabiltzeko eskatu ezkero bezerua galdu leikialako. Noski, "es puta" zurrumurrua entzun biharko dok eskiña bakotxa pasatzian, eta etxekoandrak goittik behera begiratuko juek fruterixan, bera besain baju jauzi ez diranen harrotasunarekin. "Enneeee... y es castellana ¡sekula halakorik!".

Ez juek bardina pentsatzen (¿edo bai?) umion aittak, euren farias gustoko listua portugesaren ahuan isurtzian, edo etxekoandre horien gizonak eyakulazio triste batekin bere alua zikintzian.

Nahikua egin juan andra horrek bizimodua ahal zuan moduan etarata, eta gu giñuazen ume ziztriñok harrikada batez ez akabatziarekin. Beste batzuena baino lan errespetagarrixagua eta merittoduna ba da behintzat.

etiketak: irabiaketa, orakulua
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024