Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Parakaidistia Antso Handiaren gortean

Parakaidistia Antso Handiaren gortean

orakulua 2004/07/29 04:05

Uztailaren 25an, pastoaleko ikuskizüna. Zelako esperientzia politta. Hainbeste jentek esanda hain aspergarrixa zuala, aurreiritziz beteta joan giñuan Maulera: ez zala ezer ulertzen, oso luzia zala, musikia oso errepikakorra... Eta bueno, mentalidade horrekin juatia da, antza danez, haxe gozatzeko bermerik onena.

Ni parakaidista manex bat nintzan (asko jeguazen han, ez pentsatu) xiberotar gauzarik tipiko-topikuenian, eta ver, oir y callar izan zan egin najuan gauzarik nagusixena. Ezjakin batek beti egin bihar duana. Gure kontaktu indigenak taula gainian jeguazen egun horretan, beraz bakarrik moldatu bihar izan giñuazen eta, egixa esan, nahikua ondo.

Aurreko egunetan ondo informatuta genguazen bertako liturgixiaz, hau da, espektakulua bera antzeztu aurretiko errutiñiaz. Baina hala eta guzti be, entzunda jaukat aurtengo pastoralak ba jaukazela halako elementu... barriztaille batzu, eta beraz ezin jakin zer zuan liturgixa konbentzionala eta zein barrikuntzia. Adibidez, goizian partehartzaille guztiak Mauletik zihar kalejira bat egin juen, ikuskizuneko jantzixekin eta pastoraleko musika bandia aurretik jekela, eta hori ez ei da "normala". Edo beste adibide bat, türkak eta kiristiak gaiztuak eta onak izaten badittuk normalian (eta publikuak hala hartzen jittuk, türkak taularatzian pitadaka eta uluka hartzen jittuez) orainguan, antzezpen erdixan edo, Antso Haundixak (süjeta edo protagonistiak) pakia egitten jok Zaragozako emirrarekin... ¡türken jefiarekin! (¡oh eskandalua, publikua deskontzertatua!) eta itun bat siñatzen juek. Ez hori bakarrik, gainera kantu apologetiko bat botatzen hasten dittuk, Allah eta Jinkoa bat dirala, eta beraz anaittasuna aldarrikatzen.

Enfin, gu goizetik abiatu giñan Otsagabiko kanpingetik hara, eta Zinka ostatuan hartu genduan aperitiftxua. Handik aurretik ikusi genduzen antzezliak kalejiran (!zelako pozik joiazen! jentiari agur egitten umien modura); orduan konturatu nintzan ha garrantzitsua zuala eurendako, bertokua izan ezkeriok ulertzen ezin duan garrantzi horrekin. Hala, errespetuz begira hasi najaken.

Gero, ba genkixan bazkaltzeko eta sartzeko txartelak nunbaitten hartu behar zittuala, eta Zinkako kamareria apur bat despistatua jeguanez turismo bulegora egin genduan osteria; han neskato batek (¡euskeraz, alajinko!) azaldu zeskuan bazkaltzeko ostatuetara bertara joan bihar giñala, eta "Antso Handia" menu berezixa eskatu, 12 eurotan. Sarrerak, rugby zelaixan sarreran bertan hartu behar zittuan. Tira ba, lehenengo sarreria jiratu eta hantxe juan giñan bazkaltzeko leku baten billa. "Les Arcades". Bueno, izenari buruz adarra joten sartu giñan lekura eta baietz, ba zala han Antso Handia menu hori... 15 eurotan, entremes/entsalada moduko bat eta solomua piparrekin. Bueno, tira, mon egin eta jarri ginan. Bazkarixa ona, baina... antza danez, tabernako jefiak etekin maximua etara nahixan edo, kamarera bi bakarrik ipiñi zittuan 80 bat pertsonatako komedore bat atenditzeko, eta barruan etxakixat kozinero bakarra egongo zuan edo zer, baina kontua da plateretik platerera igual 45 bat minuto itxain bihar izan genduala.... eskerrak umore ona genkala, batzu alde egin juen postria hartu barik be, jentia erreklamatzen... Buuuf, nik, akonplejatu honek, pentsatzen nebala iparraldian/estatu frantsesian gauza guztiak ondo funtzionatzen juela, eta hegoaldian/estatu espainolian dana txarto.... ederra alibixua izaten dihardu euskalherri osuan hedatua jaguala inkonpetentzixia, je, je, je. Onena, solomuaren zain genguazela, neskiak postreko izozkixa mahai gainian jarri zeskuanian izan zan... mimikaz ulertuarazi gentsan bigarrena falta zala 45 minuto zain genguazela... Bueno, gu jan genduan eta kamarera gaixuak egin juen ahal zebena, baina hurrengorako badakik, ez hadi "Les Arcades" jatetxera juan, polikiroldegi bidian, jefiari ez jako gustatzen eta jente asko atenditzia.

Pastoralak 15.30etan hasten ei dittuk, baina aterpian lekua harrapatzeko 14.00ak aldian juatia komeni izaten dok. Gainera bertan ba jagozak txoznak jan eta edarixakin. Horixe zuan gure asmua, 14.00ak aldian agertzia eta ia kerizperen bat harrapatzen genduan. Eguzkixak haginka egitten juan azalian, eta hiru ordu erregaldaran pasatzia lartxo zan. Baina... Arkadak zirala ta ez zirala, 15.00ak arte ezin libratu. Ez genduan ezta kotxera guardasolaren billa juateko astirik izan. ¡Hala! gradetara heldu eta harrapau edozein leku, eta bizkor, ze jentia etorri eta etorri zebixan eta laster ez zuan ezta leku txarrena be libre egongo.

Eszenarixua ikusi besain laster, aurretik najeukan inpresiño bat indartu jatan. Nik ezer gitxi jakixat Zuberoako kulturiari buruz, eta ondiok gitxiago antzerkixan istorixiari buruz, baina momentuan heldu jatazen paralelismo batzu: "El Misteri d'Elx" Alacanteko Elxen urtero egitten juen antzerki herrikoixa, ehundaka antzezliekin, eliza barruan, ez dakit zer pasaje biblikuari buruz... Lekeition edo Mutrikun egin izan juen herri antzerkixa, herriko susediduei buruz, ehundaka herrittar parte hartzen.... Gero Jean Louis Davant pastoral honen idazliaren emaztiak kontatu zeskuan moduan, antzerki mota hau Europa osuan (gitxienez) hedatuta jeguan Erdi Aruan, hain zuzen be errelijiño kristauak hartzen juan eremuetan. Oin ixa desagertuta jagok bere era tradizionalian, Zuberoa edo Elx moduko leku batzutan izan ezik. Oso kuriosua. Pastoralaren testu eta historia guztiak dakarzen liburutxuan irakorri doten legez, azken mendietan zihar eten barik egin izan dittuk pastoralak Zuberoako herri desberdinetan, guda sasoietan etenaldi batzu izan ezik (II eta I Gerra Mundialak, Napoleon... 1634ko Atharratzekoa ei da erregistratutako zaharrena). Etxahun Irurikua agertu arte, Frantziako heroi nazionalak edo Bibliako pasartiei buruz izaten zittuan (Elx'ekoarekin koinziditzen jok beraz). Etxahunek euskaltasunaren aldarrikapeneko pastoralak idazten hasi ei zuan, eta ordutik hona hori dok joera nagusixa, EHko bertoko pertsonaiez osatutako trajeriak antzeztia. Antza danez, abarien kolektibua ez zuan oso pozik geratu moda barrixakin, hain da ze Etxahun hil zanian elizkizunak egitteko abaria topatzeko arazuak izan jittuen familixakuak.

Antzerkizale baten ikuspegittik ikusi ezkero, taulagainian aritzen dittuan 100 bat antzezlien lan... zelan esango dot... interpretatiboa, oso eskasa dok. Izan be, eszenako mobimenduak guztiz enkorsetatua jagozak, testua bertsotan dok eta doinu berian kantatzen da musikilla batzutan gogaittu arte. "Lehen perediküa" deritzan prologo bat kantatzen da lehenengo, istorixiaren planteamendua argi ta garbi azaltzen juana. Gero formato oso errepikakor baten garatzen joiak dalako argumentua, eszena edo jalkialdi desberdinetan banatuta. Pertsonai batek lau bertsotako ahapaldi bat egiteko, lehen hiru bertsuak eszenario erdixan bueltaka botatzen dittu, erritmua makillia beheia jota eruanaz, eta azkena bere tokixan geldirik dagoela, beso bixak ikusliengana jasota. Halan hiru ordutan. Baina jalkialdi desberdinen artian, tarteka pastoraleko pertsonai guztiak urtetzen dittuk, eta koro bat osatuz gaixari buruzko kantuak kantatzen jittuez. Kantu barrixak dittuk, pastoralerako letria eta askotan doinua espreski asmautakuak, eta hauetako batzi izaten dittuk gero jentiak, gustatu ezkero, ikasi eta herrikoi bihurtzen dittuanak. Gero antzezle guztiak eszenarixoko atetxuetatik desagertzen dittuk, eta hurrengo jalkialdikuak urtetzen juek atzera. Halan, "azken perediküa" edo epilogua kantatzen dan arte, hasierakuaren bidetik konklusiñuak argi ta garbi ikusliari azalduta. Lehen eta azken peredikü hauek "Pastoralaren martxa" musika ezagunaz lagunduta dittuk (nik behintzat Benito Lertxundiren diskotik ezagutzen najuana).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024