Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Zuberoatik barne bidaixa

Zuberoatik barne bidaixa

orakulua 2004/07/26 20:05

Hauxe da uda honetan astebeteko oporralditxo baten izandako bidai bakarti baten kronika sentimentala. Hainbeste kanpaijotze mentalen artian, ohizkua dan moduan, hainbeste errebelaziño orakular izango dozuez, zuen bide lizun eta galdu horretan Zuzenbidia topatu deizuen.

Iratiko etxoletan, Zuberoa aldetik, 2004ko Uztailak 4. Bakarrik barriro. Kuriosua dok albergietan egoten dan jente klasia. Atentziño gehixen deitzen deztana "bakarti uzkurrak" dittuk. Gela bardiñian lo egin eta ez begiratu ezta berbarik egin bez. Tira, ez naiz horrengaitik hasarratzen gero! Baina kuriosua da, eta komentatu nahi. Teknologixa barik etorri nauk Xiberuara. Aspaldiko partez ez najuan papelian idazten. Baina ordenagailluan idazten jarraitziarren ez najuan bost lilloko portatilla bizikletan ekarriko. Ez, ez, fuera lastres. Ozazen izan duan EHZ festibaletik gaur urten juagu (Angel eta bixok; aurten plan formala tokatu jatak, bai lagunez eta bai gogoz). eta Ahüzkiko ostatuan geratzeko asmua banajeukan be, gaur domekia han ez jeguan gu atenditzeko iñor. Boda eta banketiekin okupatuegi. Hala bukatu juat gaur Iratiko baso ertzian, eta ez jata damutzen. Hamen dendia eta bestelako zerbitzuak jagozak. Ez dok Ahüzki besain basatixa, baina tira. Gaur dok nere lehenengo eguna bakarrik. Igaz Ahüzkittik Arrosara juan nintzuanian baino jente gehixago ikusiko jittuadaz hala eta guzti be. Bizikletiakin errepidietatik ibilliko nauk batez be, eta beraz galtzeko arrisku gitxi. Izatekotan, flakiak jotzekua.

04ko Uztailean, Urdiñarben egindako bileraren gaineko ideiak ZUBEROAKO ATSEDENLEKUAN PENTSATZEN, HIRU INDAR/INTERES Zuberoan proiektu bat egiteko helburua dauken hiru talde edo elkarte daude hemen. 1-Atzerritik datozen euskaldunak (oporretan, bizitzera) Zuberoan hartatu eta laguntzea, errefenzia leku bihurtuz (Asociacion Diaspora Vasca - ADV). 2- Errepresaliatu politikoentzat (ilegalizatuak, presoak, "erretakoak") Zuberoan atsedenleku bat prestatzea (Eneko Landaburu). 3- Bizitza alternatiboa bultzatzea, hegazkingintza esperimentala, giza topagunea (Belagilea). Lehenengo biak asmo hutsa dira; hirugarrena aldiz, ba dabil eta bere helburuak Urdiñarbeko etxalde batean betetzen dihardu. Interes konkretu hauen inguruan biltzen dira beste hainbat talde eragile, proiektu hauetan laguntzaile izateko borondatearekin. - Autogestio Iker Taldea: beraien kudeaketa esperientzia balizko proiektuaren mesedetan jartzen dute. - Uztaro: kultur eragile garrantzitsua, laguntzeko interesa agertzen du. - Udalbiltza: bultzatzeko interesa. - Zinka proiektua: eraikin haundi bat dute Maulen, oraindik erdi-erabilita, eta etorkizunean ganberak atontzeko aukera dago. - Pertsonal mailan: Allande Etxart. Zuberoako saltsa guztietako perejila; Pedro Mari Urrutikoetxea, talde dinamiketan aditua; Angel Bidaurrazaga, Unibertsitate irakaslea. - 8 Probintziak: Benito Etxeberriren eskutik, EH eta diasporako euskaldunen arteko kultur harremanak lantzen diharduen ekimena. - Euskal-Argentina: familia loturen bitartez herrialde bi hauen arteko euskaldunen harremana bultzatu. Izpura-Baxenafarroan etxalde bat ba dute. Azken elkarte hauen artean, ba daude batzu nagusiki Zuberoan lan egiten dutenak (Uztaro, Zinka, Allande) eta beste batzu EH mailan lan egin arren beraien lan ildoetan proiektu hau onartzen dutenak (AIT, Udalbiltza, 8 Probintziak, Euskadi-Argentina). HELBURU AMANKOMUNA Ostatu edo opor-leku bat sortzea Zuberoan: - Langile xiberotarrekin. - Atzerriko euskaldunentzat erreferentzia puntua. - Errepresaliatu politikoentzat atseden lekua. HELBURUA GAUZATZEN HASTEKO KONTUAN HARTZEKOAK Diasporako bisitariak eta errepresaliatuak ez dira asko izango, beraz ez gaude infraestruktura handi baten premiaz. Infraestruktura hori lortzeko, berezko etxe bat lortu dezakegu (erosi, alokatu, Groupement Foncier Agricole bat bultzatu...) edo dauden baliabideak erabili (Belagileen etxaldea, Zinkako hirugarren solairua...). Groupement Foncier Agricole: ehundaka bazkideen artean lur sail bat erosi, eta pertsona bati explotatzeko baimena eman; inoiz explotazioari utziko balio, lurra ezingo luke saldu bazkideena izaten jarraituko bait luke. Xarlok esana: halako oporleku batek Frantziar estatuko legediak bete beharko lituzke. Belagilea elkarteko etxaldeak ez ditu betetzen, eta beraien helburuetan ez dute lehenesten hoiek betetzea. Beraz baztertu behar dugu momentuz (dena dela, harreman informala mantentzen jarrai dezakegu). Zinka etxearen proiektua geldirik dago, bultzada baten zain, eta epe ertainera ez dago hirugarren pisoko gelak erabiltzerik. Beraz konklusioa: aurrera egiteko, Zuberoan etxalde bat lortu beharko genuke. Proiektu berri bat. PROIEKTUAREN BALIZKO EZAUGARRIAK Bultzatzailea ADV izan daiteke, ala beste eragileekin osatutako elkarte berri bat. Arazo legalak eta normativoak konponduta izan behar ditu (osasun eta segurtasun araudiak...). Diasporako euskaldunak eta Hegoaldeko errepresaliatuak ez lukete erabiltzaile kopuru haundia bermatuko, beraz beste erabilpenetara zabalik egon beharko ginateke, beraz hauek izan daitezke irizpide batzu: - Erabiltzeko lehentasuna emango genioke talde hauei: diasporako euskaldunak, errepresaliatu politikoak, herrigintzan eta gizarte alternatiben alde lanean diharduten taldeak, estaturik gabeko beste nazioen ordezkariak. - Bestelako kurtsoak, topaketak, kongresuak... hartzeko prest, beti ere zuzendaritza taldearen begiradapean (neonazien kongresu bat ekiditeko, adibidez). - Azkenik, besterik ezean ostatu/aterbe normal gisa funtzionatzeko aukera badago ere, proiektuak diru iturri egonkorrak beharko ditu eta. Zuzendaritza taldeko kideak ez dira era berean langileak izango (nahiz eta zuzendaritza taldekoak langileen eritzia kontuan hartuko duten). Langileei buruz: - Profil egokia aukeratu eta mantendu beharko da (zuberotarrak, militanteak, euskaldunak...). - Lan baldintza duinetan egongo dira. OHAR SOLTEAK Pedro Mari Urrutikoetxea, Eneko Landaburu eta Angel Bidaurrazaga bilerak arindu, argitu eta produktiboago bilakatzeko metodologien jabe dira, eta taldearen eztabaida eta eratzean euren laguntza eskeini dute. Benito Etxeberrik (8 probintziak) idazkaritza/koordinazio lanak egiteko eskeintzen du bere burua. 8 Probintziak ekimenean profesionalki aritzea du helburu, eta beraz haren kontaktu eta eguneroko lanaren barruan ongi txertatzen den ekimena da Zuberoako opor-lekuarena. Taldekideei bere helbidea eskeintzen die ideak igorri diezaioten amalur@free.fr Ostatua bera da oraingo helburua. Hala ere, jardunean-jardunean desiragarria izango litzateke zuberotarren begietara euskeraren prestijioa gorestea, bereziki bertako euskalkia. "Modan" jartzea, gazteak beraien balioaz harrotzea. Manex-herrian diru bilketan hastea merezi du? Propaganda sare (ez zibernetiko) bat eratu beharko litzateke, bai dirua lortzeko, bai lan brigadak behar diran momentuan antolatzeko, bai opor lekuaren propaganda egiteko. Zuberoako etxalde asko abandonatuak daude, eta turista ingelesak erosten ari dira. Merezi al du "agentzia inmobiliario" gisako lana hartzea, Euskalherriko beste probintzietatik manex euskaltzaleak Zuberoara ekartzeko? Zuberoan gizonezko asko ezkongabeak dira, askotan etxeko premuak edo etxaldeen nagusiak. Epe ertainean etxalde hoiek abandonaturik geratuko dira. Zuberoa berpiztu ahal izateko zuberotar berriak jaio behar dira. Merezi al du "agentzia matrimonial" gisako lana hartzea, diasporako emazte euskaldunak Xiberuako gizonezkoekin elkartuz? EHNE sindikatuak ba dihardu arlo honetan lanean, beharbada beraien esperientzia ezagutu behar. Gai delikatua eta konplexuz betea izanda, xiberotarren aholkua ezinbestekoa da.

Santa Grazi, Uztailaren 5a. Heltü gitüzü Santa Grazirat. Asmua bizikletako jatekuaz elikatzia nizün, baina bertoko jentearekilan harremana izaitiarren eliza pareko ostatüan sarthü eta hara nun gaztetxo eskualdünak zerbütxatü naüzün. Dena ez düzu galdüa. Kontüan hartüta Xiberuako püntan naüzüla, hau da, Hegoaldetik Erronkari ibarraran parian (nun üskara aspaldi galdü zitützün) ba esperantxa izpiño bat badüzü.

Ehüjarre, ordubete beranduago. Dijestiñua egitten hamen najagok. Oin bajakixat nundik sartzen duan Ehüjarrera, eta hurrengorako. Bizikletiarekin ez baita sartzerik. Azken fiñian Xiberua Markiñaren modukua dok. Biztanliak be antzera, eta ostatuan jeguazen harek gaztiok euskeraz jakingo juen baina frantsesez ari zittuan. Zer: ¿hamen pekatu larrixa eta Markiñan balekua? Ez, naurri bardiñeko jarreria gitxienez. Gauza bakarra ez jatak gustatzen Xiberuatik: ¡eulixak! ¡Euli aluak! Gaur gainera ekaitza ei jatork eta igartzen da hego haize pisutsua, zerua zuri-zuri urdingune txiki barik, eta eulixak norbere gainetik kendu barik.

Irati (Bagargiak), 20.45ak. Joder colega. Aspaldi ez najuan halako pitxadia hartzen. Lehertuta najagok. Ez, ez dok glukosa kontua, askotxo hartu juat eta. Bagargixetan gora eskumako gluteo mayorra hasi jata min emoten, sobrekarga tipokua, eta gero ezkerrekua. Atzo Ahüzkira errez-errez igo najuala, gaur hala izango zuala pentsatzen najuan. Baitta zera be! Atzo Angel izan bazuan flakiak jota tripak bota biharrian jarri zuana, gaur ni. Mugara heldu nauk, eta azken kilometruak oinez eta bizikletia aldian egin jittuadaz. Orain ez jaukat indarrik ezta boligrafuari eragitteko be. Kostata, egin jittuadaz luzaketak, erropa garbiketak... (baitta gelia garbittu be, kartzelan moduan). Orain chi-kung egin beharko najeukek, baina ez jakixat. Plost jauzi ohian be ez jagok txarto. Atharratze, Uztailaren 6xa. Lo egitteko ez najuan topatu modu egokirik. zaku barruan izardi, kanpuan hotz eta eulixak... Tira, azken fiñian leku ona gaïa iragaiteko, Iratiko zera hori. Hala eta guzti be, ¡zelako ne-ka-tu-a najenguan atzo! Gaur mobidu ezinda egongo nintzuala uste banajuan be, ez dok hola izan eta Larrañera igotzeko aldapara destroyer hori nahikua errez igo juat. Hala eta guzti be,eta madalenak eta albarikoke pasak jan arren ez naiz atzokua, eta gaur deskantsu eguna tokatzen dok. Hamen, trinketian zeozer bazkaldu eta gero ia lotarako lekuren bat topatzen doten. Bagargixetan ikusittako pinttadak: tourrean euskaraz ; ETA; presoak kalera; euskal herria euskaraz; Patxi askatu; this is not France not Spain; freedom for the Basque Country; jo ta ke; gendarmes hijo putas; ETA matalos; Batasuna aurrera; gora ETA (ondo landua, logo eta guzti). Batzuk kristorenak eta bi egiten gabiz gauzak ez nahastatzeko, espainiar eta frantziarren propagandari kontra egitteko ("vasco=terrorista"). Euskal preso politiko guztiak ez dirala ETAkuak, ETA eta Batasuna gauza desberdinak dirala, euskeria eta politikia ez dirala nahastatu behar, euskeriari kalterik ez egiteko... eta gero artaburu batzu dana kakanahastatzeko (pintada geihenak esku berberak egindakuak ziran eta). Atharratze, Uhaitza onduan eta euripian. Azkenian trinketekuak trinketian bertan lo egittera gonbidau nabe! Prest najenguan ondoko hotelian 20 euro ordaintzeko, baina bestien detallia estimatziarren, onartu juat. Tira, etxatak txarto etorriko diru hori aurreztia. Bizikletan bidaiatzia oinez juatia baino "zibilizatuagua" da, errepidietatik beti, eta botatzen doten izardi guztiakin ezin pasatu gabe bat dutxa eder bat hartu barik. Gaur egun lasaixa izan danez, ez da izardirik eta erropa garbiketarik egon, eta ohittura "basatixak" berreskuratuta gaur frontoian egingo juagu lo. Atharratzeko plazako ostatu baten. Zelako geldiro pasatzen dittuan orduak. Kuriosua dok, grazixia egitten jeztak. Zela erantzuten duan buruak eta korputzak esperimentu honetara. ¿Ez ete da ba esperimentua, eguneroko bizitza bizkorretik etara eta galgiari topian sakatzia, bizitzeko erritmua minimo-minimo-minimora jaitsitta? Halaxe dok eta, orain momentuan egitten nabillena. Parke batian jarri, zeregin barik, eta egon. Benetan eskertzen juat kartzelako ikasgaixa, kalabozo argi(elektriko)tsuetan pasatutako hausnarketa orduei. Ikasi juat edozein une eta lekuetan ahal duala gauza bera egin. Baina eguneroko bizitza kotidianua hain jagok gauzaz beteta... Atharratzera 13.30ak aldera heldu nauk, eta buruan bi gauza najeukazen bakarrik: jan eta lo. ¿Gauza ederra dok ezta? Munduko beste arazo eta buruhauste guztiak ez zirazen, bizitza sinple eta primario honetan. Agosti Xaho haundixa jaixo (ei) zan trinkete etxe horrretan arazo primarixuak konponduta, besterik ez jeguan. Hala, eguardiko 14.30ak aldian bukatu nebazen eginbiharrak. Dana konponduta, planik ez. Nekatuegi bizikletan ibiltzeko, eguraldi eskasa (aterri ezin eutsitta), euriko arropa eta aterkiñil erz... Hala pasatzen nabilazü denporia, pasiadak hara eta hona aterri ba dago, eseritta morera baten azpixan eurixa danian, geldi eta pentsa, orduak pasa eta pasa, ni pentsa eta pentsa... hauxe da zorixona!

Atharratzeko trinketian, afalostian, 21.15 ¡Hauxe dok ulertuezinttasunaren alde barregarrixa! Afalostian (¡ondo afaldu be!) patxaran bat eskatu, eta "patxaran-banda" bat ekarri dezte (patxarana laranja-jusarekin). ¡Ona baino hobia! Eta ustekabian hartutako edari horren azalpenak eskatuta, "beste bat" eskatu dotenian, mimika ariketekin lagunduta, hara nun ekartzen jezten... ¡garagardaua! Jakingo baneban, Akerbeltz bat eskatuko neban, ¡kontuan hartuta gainera taberna honetan aurrian jittuadazela ezagutu barriko enpresari gazte bixak, Johañe Cazanave eta Frantxoa Iraola! ¡Hauxe mozkorra harrapatzen najabillena gaur Atharratzen, taberna "motero" trinkete Xaho honetan! Orain errezago ulertzen juat alkoholiko billakatutako pertsona bakartixena.

Uhaitza ondoko labaderuan, 22.07 ¡Tira ba! gastu apur bat egin eta gero, joan naiz trinketetik apur bat illundu arte. Ez pentsatu, azken momentuko labankada traperua espero neban ostalari rockeruaren eskutik, izan be, frantsesez ez juat ixa tautik bez ulertzen (eurak euskeraz baino gehixago bai, hala eta guzti be) eta frantses usaina jaukan edozerk halako mesfidantza bat sentidu arazten dezta, ezin detzat eutsi... Baina hara nun etxeko jaunak manta bat emon deztan lo egitteko, eta ez hori bakarrik, ¡bixar goizian euren etxian dutxatzeko aukeria eskaini! Hauxe dok hauxe, halako gauzak behar jittuagu topikuei bueltia emoteko... Gaur Agosti Xahoren fantasmiaren babespian lo egitteko ilusiñoz najagok.

Atharratze, Uztailaren 7xa, 2004. Trinketeko txakur zahar txikixak alforjak "markatu" jestazak (noski, arratsalde osuan bere territorixuan egon duan bulto horren jabetzia zelan ez zuan ba hartuko), eta Uhaitzian garbiketa saixua egin bihar izan juat. ¡Hauxe dok hatsa! Kotxien burrunbadiakin esnatu eta 7.00ak aldera nahixago izan juat alde egittia. Orain hamen egongo nauk armosatzen, Uhaitzaren ondoko parketxo honetan, Xiberoko Botzian Sanferminetako entzierrua entzun eta Barkoxe aldera partitzeko.

Montori, 10.00ak aldera. Ez dakit herrixaren politta, ala eguraldi nabar honengaittik izango duan (ala hartu barriko kafiarengaittik) baina hauxe dok orain arte ezagututako herririk polittena. Eta hor goixan, atzo ibillittako Etxeberri errekasto eta Apanize-Mehetxe ibarren arteko mendi lepotxo hori...

Barkoxerutz, 10.30ak edo. Zelako bakardadia eta berdetasuna. ¿Hamen inguruan sortu ete zuan Pierre Topet, "Etxahun"? Bai baitago leku bat Topet, eta bestia Etxahun, Barkoxe inguruan. Apunta: kanpuan ikasten dabizen Xiberoko gaztiak ¿zer jabizak ikasten? Bultzatu teknologia oso aurreratutako usinak hamentxe. Komunikaziño zibernetikua.

Barkoxe, 12.00etan. ¡Azkenian! Goittik beherako indigenekin topo egin juat. Barkoxeko plazako taharna baten, andra zahar ulezuriduna barran eta basarrittar txapeldun bi aperitifa hartzen. Xiberotarrei markinarren trazia daukela berresten juat. Hirurak euskaldun petuak ziran arren, emakumiak frantseserazko joeria jeukan, eta bera hasten zanian gizonak be frantsesez noski. Baina euskeraz erreztasun gehixago zeukenez, euskerara pasatzen zittuan laster. Markinan be andrak dittuk erderazalerik haundixenak normalian. ¡Ah! Eta semia eta erraiña agertu diranian, danak frantsesez noski. Seguraski andriak ez detze erakutsi, transmisiñua eten da eta 85 bat urtetako horrek bere generaziñokuekin bakarrik egingo jok euskeraz. Edo "mendittar basatixekin", era despektibo baten esanda. Baina tira, nik bakia euki juat momentu batez, ba neukan gogua eta bateronbatekin euskeraz lasai berbe egitteko, mimika ariketa barik (eta ez batueraz).

Maisonabe aldian (Barkoxe eta Sohüta arteko bortüa). Hamen najagok bortü gainian jarritta, malbazuri, berbena eta pasmo bedar xiberotarrez inguratuta. Eguraldi xelebria eta atsegiña (eta emozionantia) bizikletan ibiltzeko. Eguzkixa eta gero, hodi illun-illunak, haize bolada fuertiak... baina momentuz euri tantanik bez ez nau busti zeru zurrunbillotsutik. Markiñarrekin dauken antza garrantzitsuena hauxe da: EH guztiko hizkerarik aberatsenetakua izan, eta hutsaren hurrengo balixua emon. Eta ahaztu jatan gauza bat: lehen Barkoxeko taharna hortan sartu banaiz, indigenekin kontaktatzeko asmo ezkutua neukan, bai; baina ageriko beste asmua (igual garrantzitsuagua) zeozer jatia zan. Gasna pixkat eskatu juat (xerra bi mermelada apur batekin etarako zestelakuan) eta hara nun etaratzen dezten rochefort, brie moduko eta Ossau-Irati tipoko zati bana (azken hau killo ta erdikua gitxienez) nahi beste jan neixan. Hiru aizto eta ogi barra erdi batekin. 4 eurotan, kokakola eta guzti. Benetan, "Iparraldeaz" (hola, blokian) neukan aurreiritzi guztiak banan-banan jauzten doiaz.

Ekhi Eder ostatüa, gaüez. Bart ez juat igarri Xahoren fantasmarik, baina txarto xamar egin juat lo. Orain errebantxia. Mauleko plazan, elizako beste puntan dagoan hotel zahar baten najagok. Antza, gazte batzu hartu juek orain dala gitxi eta aspaldiko partez martxan jagok. 130 bat urte izango dittuan jauregi bat dok, eta nunbaitten fantasmak ba jagozak hamen izan biharko. Izan be, ez jakixat zergaittik itxi juen. Ez da inor bez ikusten pasillo luzietan, usteze hotel guztian neu naizela biztanle bakarra. Misterixo eta zaratatxo fantasmagorikuetarako ate guztiak zabalik jagozak. Baina tira, nik egin juat nere chi-kung'a, jarri jittuadaz zerua eta lurra konexiñuan, eta orain dala pare bat urte Donatella sorgiñak esandako moduan, nigandik pasatu deixezela kalterik egin barik. Pakian najagok. Gaurko ikasgaixak: - Tehenta: lelua (kantu batena edo bestela "beti tehenta bardinarekin" dabillenari esateko. - Matahame (matahamia): Lapurdi eta Baxenafarruan "crèpe" esaten detzen jakixa. - Zinka: xiberotarren irrintzi motza, nik ezagutzen nebanaren aldian doinu desberdinekua.

Urdiñarben, 04ko Uztailak 8. ¿Zertarako hurreratuko nauk plazan olgetan diharduen ume hoiengana? Eskuaraz edo erderaz jabixazela konprobatziak ez detza ekarriko Xiberuko hizkuntza egoeriari aldaketarik. Honek bidetik ez gaittu desbideratu bihar.

Galtzetaburua, 13.30etan edo. "Galzadaburua; Chuberotik Lapurdi, hemen bide erdi" diño kurutze honen pian dagoan tehentiak. Etxakixat, gaur gogo asko barik najagok. Eta gauza bat otu jatak: ¿hutsik ete najagok? ¿Bakardadiak eragindako garbitze-biharra bukatu ete dok, topatu ete juat homeostasis puntua? ¿Edo beste barik bazkal osteko kaferik ez dotela hartu?

Irisarri, 18.00etan. Lehenengo ta behin, ahaztu barik: ¡zelako momentu atsegiña pasatu doten Galtzetaburutik urten eta minutu gitxittara Ainhizen geratu naizenian kafe bat hartzeko asmoz! Donibane Garazirako bidia Ainhize erdittiknpasatzen zuan lehen, baina ezagun dok bariantia egin ezkero herrixa asko "lasaittu" dala. Lehelengo hotel baten aurretik pasatu nauk, eta harutzago kaleko etxe zahar normal (basarri tipoko) batek atentziñua deittu jestak. Ugartutako letrero txiki-txiki bat bakarrik, "cafe-bar", eta atia erdi-zabalik; ezin jakin sasoi bateko taberna hori gaur egunian martxan zeguanik. Sartu bihar. Hasieran hankia sartu nebala uste izan najuan: dana illun illuna, trastez beteta... "Tira, itxitta badago bidalduko nabe". Azkenian nere diagarrei erantzunda emakume zahar bat agertzen da etxaldeko beste puntatik, pasillo illun batetik, poliki-poliki... Eta bai, aintzinan restaurante-pastiseria-ogitegi bat izan zana gaur egunian tabernatxo moduan dauke bakarrik. Andra zaharrak etxian moduan hartu nau (literalki), kaltzerdiko kafe tangart bat etara, eta kohete baten modura egin jittuadaz hurrengo kilometruak. Hori baino lehenago baina, han egon gaittuk ordu laurden inguru berba eta berba, "aaaah, ¿Espainiatik zatoz?" Seguru najagok ni izan naizela egun osoko bezero bakarra. Eta gero hona heldu nauk. Harri eta zur geratu nauk "Ospitalia" kultur etxe haundi ikusgarrixarekin, etxia bera espektakularra da, tamainuz batez be. Betiko moduan, harrerako langilliak erderaz baino ez zekixan.

Heleta eta Lekorne arteko "port-au-choix"an. Suertia jaukat egualdixarekin. denpora guztian dabil "que te mojo que te mojo", baina zaparradako momentuan beti topatzen juat aterperen bat. Urtsuia mendixa bistan jaukat. Xarlori diagar egin jetsat, eta ¡Sanferminetan jagok kabroia! A zelako jubilatu bizitzia. Baina 22.00etan Hazparnen egoteko asmua jok, beraz uste juat hantxe pasatuko dotela gabia.

Hazparneko Zelai auzua, gabia heldu dala. Irisarrin ume putasemeren batek atzeko kurpilla zulatu jeztak. ¡Euskaldunak ez dittuk danak onak! Gogoratzeko ondo etortzen dok. Bixar, ba... goizian kamaria aldatu eta ia Oiartzun aldera heltzen naizen. Gaur be ez juat marka txikixa egin, 10.30etan hasi banauk pedalekin Maulen eta 21.30etan bukatu Hazparnen... kentzen badoguz 3 bat ordu deskantsuetan... 8 ordu martxan.

Uztailak 9, Sara inguruko Sta. Katalina ermittia. Atzo, Oskatxetik gora nentorrela Zuberoko aldetik basarrixak tontordunak ziran, tellatu baltzarekin. Oskatxetik behera, Baxenafarrokuak zapalak eta tellagorrixak. Ez najuan uste aldaketia hain erradikala izango zuanik. ¡Ah! Eulixak xiberotarrak besain izorrantiak dittuk hamen. ¿Frantziar gobernuak ordainduak ete?

Lizuniagarutz, 14.30ak edo. Marraskillo pausuan noiala, txakurkumia urten jatak bidera basarri batetik. Pausu torpiekin, belarrixak tente mantendu ezinda, hantxe urten jeztak etxeko atari aurrera, ni uxatzera. Marraskillo pausuan jarraittu juat, txakurtxuari agur eginda. Azkenian, uxatu nabelarik, burua tente-tente bueltatu da etxekuen artera. Txakurrak txakur maittagarrixak. ¿Baina gizakixak zenbat halakuak?

Lesakako kanposantuan, 17.00ak. Beti gauza arraruak egitten gero. Hor beheian jaukadaz Lesakako fabrika eta tallar guztiak, eta jai-hotsa entzutzen juat... kanposantutik. "Kanposantura doia mutilla lasaittasun billa..." Furundaren kantua. Bueno, hiru ordu ta erdi jaukadaz pasatzeko, Ane nere billa etorri arte. ez jaukat Aritxulegi igotzeko indarrik. Gero eta ahulago ikusten juat neure burua, biharbada korputzari errekuperatzeko nahikua denporarik ez najabik lagatzen.

Kanposantu ondoko obra baten, 18.30. ¡Orain eurixa hasi jok, eta eraikitze lanetan jaguan basarri baten obran saru nauk. Oraindik ordu bi falta dittuk! Hegoaldeko orena: Ipar-Hegoko harreman eta topikuei buruzko umorezko irratsaixua. Topikuak (zaratatsuak, zikinak...), ohitturak (kafe aguatxirri, jatorduak, folklore asko eta euskera gitxi...).

Leke, 2004ko Uztailak 11. Gabeko lasaittasuna etxian, Lekeitioko kale antzerki jardunaldixak kanpuan lagata. Ene bada, zelako agobixua hainbeste jente ta hainbeste zarata, Xiberuako oporren pakia eta gero. Ia zelan konpontzen naizen eguneroko martxia hartuta, izan be, hanguen erritmo karibeñua ekartzia ez legokek txarto, ez.

Markina, 2004ko Garagarrillak 15. Ez ahaztu, biharko Iruñako Gaztetxia desalojatzea espero da. Irratixei barrixa zabaldu. Gaur izperringian gutun kruze baten gutun bat egon da. Pasa dan astian Oihane Errazkin ETAkidia Fleury-Merogis espetxian bere burua urkatu zeban, eta protesta elittaldixetan Donostian alde zaharreko dendak itxi zittuan. Irakorle batek jiñuanez, bildurrangaittik itxi zittuezen. Gaur beste batek erantzuten detza, mindutako abertzalearen tonu epikuan, elkartasuna izan zala jendiak bere dendak manifia pasatzen juan ahala ixtia. Goguan daukat, orain dala urte pare bateko greba orokor baten (euskal lan esparruaren eske ELA eta LABek konbokatua) zelan joan nintzan pikete batekin goizeko 7.00etan Matrallakoko kazetari gisan, eta piketeko kide batzu Iparkaleko ogitegi baten kristaletan zelan emoten zittuan txalo zaratatsuak. Ahoz esaten zetsen mezua "Itxi egin beharko zenduke, langilliekin elkartasunez" baina subliminalki (subliminalki?) helarazten jakona oso bestelakua zan: "Ez badozu izten eskaparate eta mostradore barrixa erosi biharko dozuz". Hala, Donostiako manifa hortan ez juat sinisten tabernarixak eta dendero guztixak elkartasunez itxiko zebenik. Baina tira, manifak holakuak dira, eta amorratutako jentia irrazionala. Izan be, beste gauza bat etorri jatak gogora. Errazkin ETAko militantia zuan, eta burrukan hil egin da. Zergaittik egin bihar jetzat nik onartzen ez doten erakunde bateko militante baten herixotziari dolua? Halaxe gertatu zan be kartzelan genguazela, harek gazte bixok motxilako bombiak lehertuta hil ziranian. Nik ez neban dolurik egingo "acción de guerran" erorittako militar batengaittik, eta horrengaittik formalki Euskal Preso Politikuen kolektibotik kanpo geratzeko erabagixa hartu bihar izan genduan. Izan be, EPPK horretan ETAkuen nahikua seguidismua dago, eta ez jatak gustatzen artaldetan ibiltzia, norbere pentsamentuaren ñabardurak galduta.

Ondarroa, 2004ko Garagarrillak 16. Goguan hartzekua: Organbideska gaineko mendi lepotxo zoragarri hartan egin neban ordu ta erdixa. Ha izan leike nere leku kuttuna munduan. Bedar motza, atsegina, eguzkixak berotuta, biguna... arte txikizko txara tipoko basotxo baju bat, onduan, keriza justua emoteko... parian Orhiko puntia, telurikoki ikaragarri indartsua... beheian, hegan hasteko moduan, Larrañeko bailladia... Ez neban chi-kung egunero egin, baina han egindako saixuaren intentsidadia eta sakontasuna hain izan zan haundixa ze, uda guztirako indarra ekarri izango balesta sentitzen nauk.

etiketak: zuberoa, orakulua
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025