Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aluzinaziñuaren bukaeria

Aluzinaziñuaren bukaeria

txiko 2002/10/08 02:00

Euskal eta espainiar estolderixa barrutiko bidai aluzinatua hamen bukatzen da, bapatian. Halako baten, patixuan gagozela, abixu bat: lokutorixora juateko. Urdiñen batek agente judiziala dala diñotsa Pablori. Modulotik urten eta kartzeleruak hiri triste hartako pasilloetatik garoiez. Ni ez naiz ohartzen ezertaz, Pablok ba daukaz gertatuko danaren susmuak. Papelak emon, “kalera goiaz“, sinatu, halako baten dana oso bizkor gertatzen da: nere lehenengo pentsamentua “garbitxutako erropa bustixak ziegan txintxilizk dagoz; ez jataz sikatu ondiok“; kartzeleruen tratua leuntzen da, gure barkamena jaso nahi izango baleukie legez; pasillo hutsak eta ziegia guretako bakarrik zabaltzen da, zeldan sartu eta dana plastikozko zakura, erropa bustixak aparteko poltsan, patixora barriro eta lagunen billa, justo justo besarkadak eta agurrak esateko denporaz, tristetasun eta alaitxasuna batera (gu juan baina eurak geratu)... Matienzori motxillia emoten detzat, berak ez daka eta ezin detze kanpotik ekarri. Kanporako bidia luzia da, milla ate pasatu, gure “pertenentzixak“ hartzeko zain, diruak, lorratzak... eta halako baten azken atia ziharkatu, eta kanpuan gagoz, toki ezezagun baten. Harrerako aretua haundi haundixa da, garbixa, brillantia, landariekin... ederra aldia barruakin. Illunabar zoragarrixa, argi gorri-gorrixa leiho haundixetatik sartzen da; bi garbitzaile eta gu gagoz bakarrik... Illuntzeko zortzirak ingurua da, eta telefonora goiaz. Familixakuak gu baino lehenago jakin dabe kanpora goiazela eta bidian dagoz Pabloren anai eta lagun bat gure billa...

Datozen egunetan herrira heldu, kalian kartelak ikusi, lagunen ongietorrixa gaztetxian... emoziño bizi bizixa, eta berbarik ez erantzuteko. Kaleko lehenengo pasiuak mundura jaixobarriko batenak diraz. Begixak zabal-zabalik, eskiña bakotxaz gozatuz, 100 metruan horma batekin topo ez egittiakin harrittuta. Eta behin eta barriro galderei erantzun. Jendiari inpresiño gehixen egitten ari jakona kartzela barruko bizimoduaren kontakizuna da. Baitta ezker abertzaleko jendiari be, nere harridurarako. Bizimodu hau ez da bape ezaguna antza. Biharbada presuak, kartzelan hainbeste urte pasatu eta gero barruko bizitziaz ahaztu nahi dira, ahalik eta lasterren; presuak, barruan dagozen artian, kanpuarekin komunikatzeko aukera oso gitxi dauke, eta eurak kronometratuak, beraz gauzarik urjentienei buruz jardun bihar izaten dabe bakarrik.

Horrengaitik hamentxe doia bidai aluzinante honen kronikia. Garrantzitsua da neretako inframundu horren barri emotia. Ehundaka euskaldun gordetzen daben bizidunen hillobi horren barruko bizitzia apur bat usaintzeko balixo ba dau, ni pozik. Zeaitxik eze, barruan egon ezian eziñezkua da barruko sasibizitzia ondo irudikatzia, hain diraz desberdiñak bertako kodigo eta usarixuak. Era berian esaten da barruan egon danak betirako daukala espetxiarekin lotura bat; hala gertatzen jata neuri bebai, eta zeozelan esateko bertan geratu diranekin konprometiduta sentitzen naiz aurrerantzerako. Harek ziñuan legez:

“Preso egon denaren gogoa gartzelara itzultzen da beti. Kalean juje, fiskal eta abokatuekin gurutzatzen da eta poliziek, identifikatu ez arren, beste inori baino geihago begiratzen diote, bere pausua sosegatua ez delako edo sosegatuegia delako. Bere bihotz barruan betirako kondenatu bat dago“ (Joseba Sarrionaindia)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024