Trenbideko Tunela eta Aramuen Gelie
Argazkiak.org | Aramuen Gelie © cc-by-sa: txikillana
Ispasterko Iñubija I haitzulora bueltau gara. Gaurko lana eskaladak izan dira: haitzulo honek solairu asko dittu eta asko pasabide laberintikoez komunikauta badagoz be, ba ziran leku bi goiko piso interesgarri baiña inaccesibliekin. Hónetara heltzia izan da gaurko helburua, eta sei lagunen artian eskaladako material pisutsua errez garraiatu dogu "Goierriko Trenbideko Tunelera" eta "Aramuen Gelara". Lehelengo eskaladiak ez dau emaitza positiborik izan; bigarrenak ostera, jarraibidia daka eta datorren egunerako erdi-eginda geratu da.
Bide batez, leku bi hónetako argazkixak etara doguz, historian argitaratzen diran lehelenguak. ADES espeleologia taldian blogian dakazuez ikusgai.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52