Sevilla aldian speleo egitten
Bidaia aprobetxatzeko, Iñubija I-ko parterik sakonena dan ingurune honetako topografixia osatzen jardun dogu, 300 bat metro barri neurtuta. Ez dirudi lan haundixa, ez... baiña goizeko hamarrak aldian sartuta gabeko bedratzi t'erdietan urten dogula esaten badogu, bihar txikixa ez dala izan ikusi zeinkie. Baiña dana ez da izan nekia, biharra eta lokatza: bertan, Sevilla aldian izandako bazkari ederran argazki bat dakazue.
Datorren astian, Iñubijara itzultzia dogu aurreikusitta. Gogoratu: ADES taldiakin txango ibilli nahi dabenak, atiak zabalik dakaz. Abenturazko kirola etxe ondoko errebueltan!
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52