Lekeition eta Asonen
Oier Gorosabel
2008/08/26 09:00
Azken aste bixetan udako martxan darraigu, batzu oporretan eta beste batzu jardunian
Azken aste bixetan udako martxan darraigu, batzu oporretan eta beste batzu jardunian:
- Abuztuan 16xan, topografia praktikak egin genduzen Lekeitioko Inzuntza I koban, turisten begirada harrituen azpixan.
- Abuztuan 18xan, Agiri Arkeologia Taldekuen deixa jaso genduan Lekeitioko sahiesbidian obretan agertutako koba bi ikuskatzeko. Hara juanda, Zatika auzuan ikusi genduan bat baiña ez zan garrantzitsua; San Antolin aldian zeguan beste bat tapauta zeguan ordurako eta ezin izan genduan ikuskatu.
- Abuztuan 23an, Cantabrian egon giñan Patrick eta Sandrine Degouve espeleologo ospetsuekin. Asón mendikatian haitzulo barrixa deskubridu barri dabe, eta honen esploraziñua gurekin konpartidu nahi izan zeben. ¡Benetako ohoria! Kilometro bateko ibilbidia egin eta gero, 40 metrotako potzu bildurgarri baten ahuan geratu giñan, hurrengo egunian exploratzen segitzeko.