Itxinako labirynthoan
Atzoko egunez, GAES Espeleologia Taldekuekin elkarlanian jardun genduan, Gorbeiako Parke Naturalian. Itxinako karst ikusgarrixan 500 haitzulo inguru dakez katalogauta gure Bilboko lagunak, dozenaka kilometrotako laberintua. Atzoko lana Otsabide sistema famatuko koba biren arteko konexiñua frogatu edo deskartatzia zan, ITX-448 eta ITX-14 izenekuak.
Horretarako, talde bi sartu giñan arratsaldeko 15.00ak aldera, bakoitza leza batetik. Erlojuak sinkronizatuta, 19.00etan leza bixetan hasi genduan saiakeria: infrauhin bitarteko komunikaziño sistemiakin lagunduta, pasabide jakin batzutan kolpiak emon genduzen, eta baitta oihuak bota be. Seiñaliak jaso jaso bagenduzen be, ahulegi gauza onerako; harri tona larregi genkazen bittartian, desobstrukziño batek merezi izateko.
Inkognita bat gitxiago Itxinan, beraz. Gabeko 23.00ak aldian batu giñan lurrazalian talde bixak, zeru izartsu ederran pian. Gure partez, plazer haundixa izan da GAES moduko talde prestijiotsuakin elkarlanian jardutzia; sigur gagoz ez dala azkenengotz izango.
Detalle gehixago hamen.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/