Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Espeleologia asuntua / Hiru harpe ezagun

Hiru harpe ezagun

Oier Gorosabel 2008/07/07 09:00
Arkeologixia zaliak garanok, askotan topatzen doguz izen arraruak irakurgaixetan. Gaurkuan euretatik hiruren nundik norakuak ezagutzeko gogua jarri jata.
Hiru harpe ezagun

http://www.monumente-online.de

Neandertal:

 

"Neander harana" esan gura dau, alemanez (aleman zaharrez, Neanderthal). Düssel ibaixan haran bat da berau, Ipar Renania - Westfalia lurraldian, Mettmann hiri inguruan. Lehenago, haran txiki horrek Das Gesteins (atxak) edo Das Hundsklipp (txakur harrixa) izena bazekan be, XVII gizaldixan izena aldatu zeban. Joachim Neumann teologo eta musiko ezaguna izan zan, eta orduko usarixuari jarraittuta bere izena grekerara itzulitta erabilli zeban seudonimo legez: Neumann = Gizon barrixa = Neander. Paraje horretan pasiatzeko zalia zan antza, inspiraziño billa, eta hori dala eta lekua Neandertal legez ezagutzen hasi zan.

 

1856xan, paraje eder horrek suntsiketa prozesu bat jasan zeban (kareharrixa etaratzeko). Feldhof haitzuluetan giza arrastuak topau ziran. Ikerlarixak harrittuta geratu ziran burhezurren formekin, eta eztabaida haundixa egon zan ia gizakixanak ete ziran edo ez. Teoria xelebriak zabaldu ziran: barbaruengandik igesi etorrittako Ipar Europar indigena batenak ei zirala esan zan; haren hanka okerrak rakitismuak eragindakuak zirala; miñez eta bildurrez bekaiñak jasota, begizuluen gaiñeko hazurrezko arkuak formau zirala...

 

Laster jakin zan baiña, oin dala 25.000 urte inguruko gizaki espeziian arrasto garrantzitsuak zirala Feldhofekuak. Gaur egunian haitzulua desagertuta, parke bat dago han.

 

 

Feldhof haitzulua map

 

Cro-Magnon:

cromagnon.jog

Frantziako Dordogne eskualdian, Bordele inguruan, Les Eyzies de Tayac herrixa dago. 1868xan, trenbideko obria egitten zeguazela, Cro-Magnon izeneko parajeko atxazpixan hillobi batzun arrastuak agertu ziran: pedernalak, giza burhezurrak, animalixen hazurrak (batzuk landutakuak)... Bihargiñak eurak obria geratu eta parte emon zeben, eta handik etara ziran bost gizakiren arrastuen garrantzixa be, ez zan makala izan. Gizaki hau oin dala 40.000tik 10.000 urte arte bizi izan zala kalkulatzen da.

 

 

Cro-Magnon'eko axpia map

Aurinhac:

 

Occitaniako Haute-Garonne eskualdeko Aurinhac herrixan, 1852xan, hargin batek harrixa etaratzen zulo moroko bat topau zeban; eskua sartuta, hazur luze bat etara... 8 urte geruago egindako indusketan, 17 gizakixen gorpuak eta hainbeste animalixen hazurrak topau ziran bertan, laja haundi batekin itxittako hillobixan. Tamalez hazur asko kanposantuko fosa komunian galdu ziran, eta hargiñak lajia xehetu egin zeban harrixa saltzeko. Dana dala Edouard Lartet'en indusketan materixal arkeologiko asko errekuperau zan: antxiñako gizakixen eskulanak sailkatzeko orduan (oin dala 38.000 bat urte) hainbeste garrantzi izan zeben eze, "Auriñaciense" izena emon jako aro horri, testu askotan topauko doguna.

 

Aurinhac'eko haitzulua map

leire
leire dio:
2008/07/10 18:00

Aste Satuan izan nintzan Dordoiñan. Perigeux be esaten jako. Toki edarra benetan. Les Eyzies de Tayac-en egon giñan, baitta Lascaux-eko erreprodukziñuak ikusten Dordoiña, Okzitania da, Dordonha esaten jako bertako hizkuntzan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024