Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Espeleologia asuntua / Espeleologia urbanua eta ostatu merkiak

Espeleologia urbanua eta ostatu merkiak

Oier Gorosabel 2009/02/19 09:00
kanpuan iñor bazeguan, seguru pentsauko juan lizunkerixetan nenbixala, hainbeste “ooooohhhhh” eta “aaaaahhhh”

Argazkiak.org | Ostatu hori © cc-by-sa: txikillana

La Serna.

Atzo aristokrazian, gaur txusman. Fuenlabradatik Atotxarako bidian, betiko kurrelak; estolderixak prestatzen deskuan txindurri baltzen saldua goizago ibilli dok. Behiñ eta barriro ikusten juat, eta bakotxian harrittu: jentian abixaria eta ugarittasuna. Atzo, neska gazte bat –bertokua- estaziñuan jente artian negarrez, eta mobillari orruka: “Te he dicho que me dejes en paz....”.

(...)

Ah, Iban Zaldua Alua. Hire liburuan hirugarrengo kapitulua irakortzen (Lopez Belausteguieta detektibian androide laguntzailliak, haren inpulso libidozaliei eusteko, Koldo Mitxelena mahaspasian itxuria hartzen dabenekua) Atotxako geltokixa pasau eta Alutxeko puntaraiñok juan nok. Daños y perjuicios eskatuko deuadaz. Bueno, egon: azkenian ez dok negozio txarra-ta. Periferiako auzoraiñok juanda, metrua erdi hutsik joiak eta jarrilekua errez topau juat; nekez jarriko nintzuan iñun be, berez tokatzen jatan konbinazikua hartu ezkeriok...

Chueca aldian

Ba joiazak neuronak kargatzen. Gogoz hartu juagu danok klasian amaieria, eta gogo dobliaz ostatuko dutxia (azken hau nik bakarrik). Etxian etxakagu halako presiñorik eta berorik, eta aprrrrrrrroooooobetxau bihar. Irakitzen egon nok urpian, luuuuze; eta kanpuan iñor bazeguan, seguru pentsauko juan lizunkerixetan nenbixala, hainbeste “ooooohhhhh” eta “aaaaahhhh”. Amaitzeko, dutxa hotzak zeruetara eruan nok; halan be, etxuat korputz osokua hartu: gerrittik behera, beso-sorbaldak eta arpegixa bakarrik; Segoviako edo batek daki nungo edurretako ura dok Madrillekua  –erateko oso ona, bide batez esanda- eta igartzen da, orraittiok.

Klasetik hona, ezagutzen ez neban ostatu honetara heldu gaittuk; pegora zoragarrixa, antxiñakua –ostatu zahar eta sordido bat irudikatzen zestana- baiña gero ate zaharretatik sartu eta dana barri-barrixa. Tira: pertsonalidade bape barik, baiña kokuekin arduratu biharrik etxagok hamen. Komuna be, halakua: hain kurioso eze, ule korapillotsu karakteristiko hórrek be biltzen ibilli biharra dagon, gelakidian aurrian lotsagarri ez geratzeko. Eta internet akzesuakin.

etiketak: parakaidistiarenak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024