Espeleo aste indartsua
Gabonetako oporrak errutina espeleologikuak hausteko atxeki parebakua dira. Pasa diran egunak elkarlanekuak izan dira, bisittan etorri jakuzen espeleologuak gidatzen eta guk euren eskualdietara txango juaten. Halan,
- Abenduan 23an, Frantziako CAF taldeko Sandrine eta Patrick Degouvekin egon giñan Cantabriako "Gandara" sistemia exploratzen.
- Abenduan 24an, Enkartaziñuetako "Calleja La Cueva"-ra juan giñan txango Burnia, CAF, SEMAC taldietako kidiekin eta Josu Granja argazkilarixakin batera.
- Abenduan 27xan Ispaster eta Amoroto aldian ibilli gara, galdutako "Damazulo" kobia lokalizatzen eta "Abittaga" haitzuloko sarreria garbitzen.
Datorren eguastenian, Abenduak 31, Aulestiako "Lezate" haitzulorako eskurtsiñua egingo dogu. Urtero egitten dogun txango ikusgarri hau oso egokixa da espeleologixia zer dan ezagutu nahi daben edozeiñendako. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/