Elantxobeko "Kantauriko Begixian"
(Argazkixa: Haitzulo espeleo taldea)
Asteburu honetan, Elantxobeko "Kantauriko Begixian" egon gara bertako bidia eta instalaziñua ikuskatzen. Ogoñoko hormetatik txintxilizk, itxaso zazkarran lurruna arnastu dogu eta hormian extraplomaduak puenting mota berezixa egitteko aukeria emon desku (¿"cueving"?), olatuen gaiñian 100 metrotara. ¡Adrenalinia borborka!
Bestalde, Abenduko Jardunaldixen antolakuntzia formia hartzen doia. Hamen dago programa probisionala: 80 lagun dakaguz apuntauta onezkero. ¡Ederra anbientia!
Datorren astian Gizaburuagan ibilliko gara: Ezunetako kobatik sartu eta Urgitxikotik urtenda, Lea-Artibaiko trabesiarik espektakularrenetako bat egitteko aukeria izango dabe gurekin datozenak (klaustrofobixia dakenak hobe ezetz). Betiko moduan, ADES espeleologia taldiakin etortzia nahi dabenak abisatzia baiño ez daka (eguena orduko).
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52