Bolunzuloko kobia (Kortezubi)
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Asteburu honetan Kortezubiko Oma auzuan ibilli gara, Bolunzulo paraje sorginduan, errekia galtzen dan zulotik behera sartuta. Helburua bertako espeleolaguntza fitxa teknikua egittia zan arren, gozamenerako tartia egon da bebai. Txalupa bigaz, barruko aintzira eta sifoi haundixak ziharkatu doguz eta exploratzeko gune barrixak lokalizau.
Datorren astian Ogoñoko hormatik behera juango gara "Ojo del Cantabrico" koba izugarrira (itxasotik bakarrik ikusten dana, eta 200 metrotako caída libria dakana uretara), Abenduko Jardunaldixetako txangorako bidia prestatzeko asmotan. Koba honetara juateko aldez aurretik teknika bertikalian trebatu bihar danez, hurrengo asteko urteera hau ez da publiko orokorrari zabalik egongo.
Bestalde, Abenduan lehelengo astian Gernikan Euskal Espeleologoen Elkartian (EEE-UEV) 27º Jardunaldixak antolatuko doguz. 52 urte dira Arantzazun 1º jardunaldixak antolatu ziranetik, eta hitzordu garrantzitsua izaten da euskal espeleologia talde guztiendako. Onezkero 50 bat lagun apuntau jakuz. Biologia, arkeologia, topografia, mahai inguruak, txangoak, tallarrak... danerako denporia izango dogu 3 egunetan zihar. Aurrerago zehaztuko dogu programia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/