Berriatuan, Ispasterren eta Nabarnizen
Topografia sistema iraultzaillia probatzen hasi dogu, eta Mereludiko karsta aukeratu dogu probaleku legez. Berriatuako Lamiñen sisteman egon giñan juan dan astian "DistoX" sistema barrixakin. Idea bat egin deizuen, oin dala hamar urte hiru EGUNIAN egitten genduan topografixa biharra hiru ORDUTAN amaittu geinke oiñ, lehen baiño prezisiño askoz be altuaguakin. Kronika zehatzagua hamen.
Bestalde, zapatuan talde bat Paltzuaraneko lezara bueltau da, Nabarnizen. Progresiño bertikaleko tekniken ikasketan, pauso bat harutzago izan da, leza honek dakan konplikaziño teknikuengaittik. Frogia ondo pasau dogu, eta bide batez oin dala 16 urte deskubridutako leza misteriotsu hau ikuskatzeko/gogoratzeko balixo izan desku, uda honetan egingo dogun berresploraziñua prestatzeko. Detalliak hamen.
Azkenik, domekan beste talde bat Ispasterko lurretan ibilli zan prospekziñuan. Sistematikoki darabilgun lan hau garrantzitsua da, antxiñan GEV taldiak katalogautako koba asko galduta dagozelako eta gehixenak ondo explorau barik geratu ziralako. Gaurkuan, Basobarri eta Irukobal kobak berlokalizatu doguz.
Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldian txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52