Aulestia, Cantabria eta Ispasterren
Pasa dan aste honetan be, aktibidade maillia goixan mantendu dogu gabonetako oporrei esker. Hiru urteera egin doguz:
- Gabonzaharretako ohitturiari jarraittuta, Aulestiako Lezate haitzulora sartu giñan ADES-eko dozena bat lagun, Javi Moreno eta Mungiako espeleourpekarixez lagunduta. Ospatzeko eguna izan zan, eta nahiz eta alkoholik sartu ez, polboroiak sendo jan genduzen (¡egarrixa kentzeko onena!). Handik urtenda, Aulestiko Marianonian bazkaldu genduan ederto.
- Urtarrillan 2-xan, ADES (Gernika), CAF (Albertville) eta SEMAC (Basurtuko ospittala) taldietako kidiak bigarrengoz "eraso" gentsen Cantabriako La Gandara haitzuluari. Aurreko asteko ekipamendu arazuak konponduta, beste ezusteko bat etorri zan: urtutako edurrak koba barruko uran nibela jaso eta exploraziño-bidia moztu zeskuan. Hurrenguan izan biharko.
- Urtarrillan 3-an, gure terrenuan (Iñubija I, Ispaster) ibilli giñan. "Zisternian" sektorian exploraziño lanak amaittu genduzen -oinguan emaitza on barik- eta koba honen parterik sakonenera juan giñan txango -sarreratik 4 ordu-, aspaldi bisitatu barik genguazen-eta.
Kronika osotuaguak eta argazkixak, gure blog honetan:
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/