Aste Santuko speleo kanpaiña emankorra
Oporretan, espeleologuak urte osoko sartualdi arruntetan erabilli ezin dogun ritmuan ibiltzen gara, eta aukera ona izaten da talde desbardiñetako jentiakin koba barrixetan ibiltzeko, edo esploraziño lan haundixak elkarlanian egitteko; ezaguna da, esate baterako, udaroko Larrako kanpalekua Ahüñemendiko hegixetan.
Oingo Aste Santuko kanpaiñia be halakua izan da guretako. Xiberokuakin parekatu ezin leiken arren, guriak be emon dau beria:
- Aulestiako Lezate haitzuluan dokumentaziño lanak amaittu doguz. Oiñ, bildutako informaziño guztian dibulgaziñua zelan egin ikusten hasiko gara.
- Zuluka eta Alperdo kobak lokalizau doguz(Illuntzar eta Bedartzandi mendixetan, hurrenez hurren).
- Ispasterren, Iñubija I-ra bueltau gara, aspaldiko partez, tenporadia prestatzen hasteko (koba honen esploraziño biharrak egualdi legorra bihar izaten dabe).
- Berriatuan, Atxurrako topografixia erdi amaittuta laga dogu DistoX sistema barri flamantiakin.
- Illuntzar mendixan, Kobaburu eta Karakosta haitzuluak lokalizau eta katalogau doguz.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/