Amoroto eta Ispasterren
Asteburu honetan lurrazaletik prospekziñuan ibilli gara, emaitza bikaiñakin. Lea-Artibai sorpresaz betetako kutxa bat da, guzurra dirudi XXI gizaldixan ondiok gizakixak explorau bako guniak egotia.
Ispasterko Goierri auzuan, aspaldittik lokalizautako haitzulo itxurako zeozer ikuskatzera juan giñan. Bingo: leza barri bat agertu da, 25 metrotaraiñok allegau giñan eta haize korriente senduakin bloke artian (haize korrientiak esaten desku koba batek jarraipenik dakan edo ez). Beste ikerketa linea bat zabaldu da datozen hillietarako.
Amorotoko Oleta auzuan, Abittaga-Trakamañe sistema haundixa aspaldittik estudixatzen gabiz. Lurpian pasa dan astian lokalizautako tximinixa barrixa kanpotik begiratzen genguazela, beste leza barri bat topau genduan txarakan: 30 metro sartu giñan eta estutzen zan arren, haize korriente itzala somatzen zan. Topografikoki, Abittagako "ADES geliakin" koinziditzen dau topautako leza barrixak, zehazki Trakamañeko galerixa nagusixakin bat egitten daben sektoriakin. ¡Euforia! Papeleta asko dakaguz Abittaga-Trakamañe sistemiari hirugarrengo sarreria topatzeko (zortia badakagu, Trakamañeko sarrera agonikua sahiestuko genduke).
Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldeko txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/