Abittagako koba monumentala
Emonda zeguan egualdi kaskarrakin, ezin izan dogu egin asteburu honetarako planiauta genkan espeleosocorro ikastarua. Hala eta guzti be formia mantentze aldera, Amorotoko Abittagara juan gara koba monumental hau gure taldekide barrixei erakusteko.
Beti da plazer haundixa Abittagara sartzia. Bertako aztarna arkeologiko ugarixak, gelen bolumen itzalak, katedral itxurako estalaktita eta koladak... "ADES gelatik" sartuta "Negarren gelara" pasau gara, eta gero Trakamañera doian bidian sartu gara, "Hipopotamuen pausorutz". Sei ordu atsegin eta dibertigarri, eta mitxelin batzu gitxiago.
Datorren astian, socorro praktikia egin nahiko genduke, espeleologo autonomo izateko ezinbesteko pausua da-eta. Beraz datorren asteburukua ez da txango irekixa izango tamalez; gurekin etorri nahi dabenak, hurrengo asterarte itxain biharko dau.
********************
http://www.actualid-ades.blogspot.com/