Abittaga-Trakamall haitzuluetan (Amoroto)
Asteburu hau historikua izan da: Abittaga-Trakamall trabesixia burutu dogu estrainekotz. Guzurra badirudi be, azken 8 urtiak koba hau exploratzen pasau eta gero, ibilbide hau egin barik zeguan eta hauxe izan da aho batetik sartu eta bestetik urten dogun lehelengo aldixa. Kamara erosi barrixakin lehelengo aprobak egitteko aprobetxau dogu, beti bustitzeko ta kolpatzeko bildurrez -¡500 euro dira ta!-.
Datorren astian, Santa Eufemian udan egindako autosocorro kurtsilluan bigarrengo zatixa egingo dogu: egualdi ona ba da, Ereñoko kanteran; eta txarra ba da, Dimako Baltzolan.
Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldian txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52