Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Zirkoan falta den pailazoa

Zirkoan falta den pailazoa

Oier Araolaza 2010/11/10 23:47
Iñaki Perurenak sufritutako elkarrizketa iraingarriaren bideoa hara eta hona dabil egunotan sarean, kazetariaren ergeltasuna eta Leitzakoaren lezioari buruzko iruzkinekin. Beldur naiz datozen urteotan etorriko zaigunaren aurrerapena baino ez ote den hau. Merezi du elkarrizketa osorik ikusi (azpian jarri ditut bideo guztiak) eta kazetaritzaren etorkizunaz gogoeta egiteko denbora hartzeak.

Zuzeu albistarian ikusi nuen elkarrizketaren zati bat. Ezjakin harroputza nor ote zen jakin nahian bila hasi eta bere elkarrizketen kanalarekin egin nuen topo Youtuben. Manu Redondo da, zornotzarra eta Bilbovision izeneko telebista (?) baterako "Manu a Manu" elkarrizketa saioa egiten du. 

Manu Redondoren ergeltasunaz trufatzen gara, baina telebista Manu Redondoz beteta dago, eta prime time orduak betetzen gainera. Ezjakintasuna, harropuzkeria eta espainolkeria dira gaur egungo telebistarako arrakastarako giltzak.

Grazia egiten digu, Perurenak lezioa eman diola iruditzen zaigulako, baina kezkatzekoa da ohartzea ez Manuk, ez beste hainbat eta hainbat ikuslek ez dutela Iñakiren azalpenetik tutik ere ulertu. Eta larritzekoa imajinatzea askorentzat, Manu aurkezle grazioso bat eta Iñaki baserritar pipertu bat baino ez direla. Entretenimendu hutsa.

Orain grazia egiten digu, baina berehala izoztuko zaigu irrifarrea. Izan ere, konturatu orduko ETBn aurkituko dugu Manu Redondo, hor antolatu duten zirkoan falta den pailazoa baita.

Hemen elkarrizketa (?) osatzen duten bost bideoak:

Aritz
Aritz dio:
2010/11/12 01:41

Baina ze anormal klase da hau!!!!! Benetan lotsagarria! Kazetaritza espainiarraren eredu ezin hobea. Aurreko lana egin gabeko sasi kazetaria. Halako zenbat estatu espainiarrean Euskal Herriko egoeraz mintzo direnak!

Xabi
Xabi dio:
2010/11/12 12:25

Eta hemen tipo honek egiten dituen elkarrizketen beste adibide bat:

zueu
zueu dio:
2010/11/11 21:29

Perurenaren bideoaren sua nola hasi zen jakin nahi baduzu: http://zuzeu.com/2010/11/11/harrijasotzaile-ala-herrijasotzailer/

Aritz
Aritz dio:
2010/11/12 01:41

Baina ze anormal klase da hau!!!!! Benetan lotsagarria! Kazetaritza espainiarraren eredu ezin hobea. Aurreko lana egin gabeko sasi kazetaria. Halako zenbat estatu espainiarrean Euskal Herriko egoeraz mintzo direnak!

aritz
aritz dio:
2010/11/11 14:12

Erabat ados Oier. Elkarrizketa penagarri honek gogoeta egiten lagundu beharko liguke. Dokumentazioa, prestaketa, gustu ona, errespetua (askotan elkarrizketatuari ez dio erantzuten uzten bere funtsik gabeko sasi-erreflexioak bukatzeko)... edozeinek ez du balio holako lanak egiteko, ez du balio erdi-graziosoa (norendako?) izatearekin.

Etxean esaten didate ia zergatik ibiltzen naizen horrenbeste ordenagailuan...

Martxelo
Martxelo dio:
2010/12/14 21:35

A ze elkarrizJETA! Manu Redondo ez da kazetaria. Ez du elkarrizketa prestatu; akaso prestatuko zioten eta material zahrkituarekin gainera. Sinetsita ote zegoen euskal friki batekin eginen zuela topo? Agian bai. Iñaki aldiz, etsipena eta haserrearen artean distantzia mantenduz, dotore. Ohartu dexente hobeki moldatzen dela Iñaki Perurena gazteleraz ustezko kazetaria baino. Argi daukat bietatik zein den dopatzen den bakarra...

matx
matx dio:
2010/11/14 22:32

Lotsagarrixa. Eta tipo honi zeinek ematen dizkio minutuak? Eta programa baten zuzendaritza? Horrelako tipoak badaude edonon, baina zeinek ematen dio konfiantza? Audientziak ziurrenik. Zentzudunak izan gaitezen! Lotsagarrixa.

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2010/11/11 15:04

Oso ondo Oier. Makina bat halako ganorabako dabik medixuetan, ETBrako merituak egitten ibiliko dok. Pipertu samar, baiña pasara ederra emon jetsak Perurenak.

Mikel Liz.
Mikel Liz. dio:
2010/11/11 14:17

Arrazoia Oier, pailazo galanta. Begira Iban Mayori edota Iturralde futbol-epaileari egindako elkarrizketak.

kattalin
kattalin dio:
2010/11/11 17:02

"Con cojones", "mariconadas", "yo maricón no soy..." Baina ze kobazulotik atera da gorila hau?

Gari
Gari dio:
2016/11/11 07:45
Kasualitatez etorri zait artikulu hau berriz ere, eta Oierrek egindako batizinioa bete da: pasa den astean ETB2ko arratsaldeko tertulia batean ikusi nuen Redondo hori.
Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2016/11/11 08:42
Eta okerrena da, oilategi horretan biltzen dituztenak kontuan hartuta, ia-oharkabean pasako dela...
Sosola
Sosola dio:
2016/11/13 13:00
Telezaborra. Zirko eta pailazoekin alderatzea ezinezkoa. Hau ere Estatu Batuetatik abiatu, Espainian sustraitu eta Euskal Herrira hedatu dena. Euskeraz puntu (Gu ta gutarrak??). Beste Donald bati bidea egiten?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter