Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Chillida Leku

Chillida Leku

Maite Rementeria 2004/09/21 23:59

Asteburuan Chillida Lekun egon naiz. Aspalditik neukan bertara juteko gogua eta azkenean urtean egin daban eguraldirik onenetarikoarekin hurbil nintzen zapatuan.

Oteizaren museoa bisitatzera jun ginanian, hain euki gendun esperientzia politxa bixita gidatuarekin, oraingoan ere horrela ikustea erabaki gendula. Baina ez zen gauza bera izan, ezta urrik ere. Lekua aparta da, Zabalaga baserria zer esanik ez, Chillidaren eskulturak ere mordo bat gustatzen zaizkit baina hortaz aparte ez naban ezer berririk atera ordu terdiko txapa entzun ondoren. Denbora guztian gauza berdinak errepikatzen zituen baina ez zeban jakin Chillidaren esentzia trasmititzen.

Bueltatuko naiz, dudarik gabe, baina hurrengoan gidaririk gabe nere kasa gozatuko dut zelai eder horietan dauden burdin zati zoragarri horietaz.

Eguzkiak erruz berotzen zeban eta momenturik onenak, dudarik gabe, bixita gidatua bukatu eta burdin zati hotz haietan masailak ipini eta Chillidaren lanak beste perspektiba batzutatik begiratzen hasi ginanian izan ziran.

etiketak: artea
iganzio
iganzio dio:
2004/09/22 02:17

"Prespektiba" barik, PERSPEKTIBA ber luke testun barna. Barkatu enbazu eitxea. Emango pistarik, BLOG politxen bat sortu eta besteri eskeintxeko? Aunitz esker.

maite
maite dio:
2004/09/22 11:09

Loturarik ez duzu ipini behar? esan dit lankide batek. Nere erantzuna: "Eske flashean egindako orri kaka bat daukate eta hori jartzea baino nahiago dut ezer ere ez jartzea". Mozilarekin ezin da menua ikusi, saltar intro-ri hiru aldiz eman behar izan diot eta azkenean ez du salto egin, Bisita gidatuen informazioa bilatzera jun nintzan bertara eta bertan jartzen zituen orduak gaizki zeuden. Informazio okerra ematen duen web-gune bat baino hobe da web-gunerik ez eukitzea.

Iganzio, eskerrikasko zuzenketagatik, aldatu dut testuan. Blog politxak nola sortu galdetzen diazu. Ez dakit zehazki zer galdetu nahi duzun. Hau http://www.eibar.org komunitatearen barnean sortua dago. Zope dago azpitik, eta CoreBlog deitzen dan herreminta batekin daude eginak. Hortik aurrera ezer gutxi esan diezazuket. Halere, blogak sortzeko plataforma mordo bat daude sarean. Movabletype da horietako bat.

Patxi
Patxi dio:
2004/09/22 23:01

Nik badaukat lagun bat Txillida, Oteiza... eta antzekoen arte motarekin oso kritikoa dena. Beraien eskulturak txapisterian gaizki ateratako burni pusketak iruditzen zaizkio. Egia esan horrelako iritziak, graziarekin egiten direnean, nik behintzat asko estimatzen ditut. Zabalaga baserriari buruz, adibidez, zera esan zuen: normala Txillida gaixotzea! Etxe horren barruan egongo den korrentearekin!! Baiña bagaude beste batzuk, iritzi ironikoak eskertuta ere, burni "okertu" hoiei beste zerbait bilatzen diogunak. Haizearen orrazia: Haizearen orrazia... Izenak berak esaten du. Ez dira okertutako lau burni. Haizea orraztu egiten da bertatik pasatzen denean. Ez al da polita?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: