Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Banpiroak etxean

Maite Rementeria 2004/07/23 13:15

Oporretan Errumaniara joateko aukera euki dot baina azkenean ez noa. Banpiroen jaioterria bertatik ezagutu barik geratuko naiz.

Zelako gaua pasatu doten!. Lagun batzuk afaltzera etorri dira bart eta ordubatak aldera etxera bialdu ditudanian liburua irakurtzen hasi naiz. "El hombre que se enamoró de la luna" baina honi buruz beste egun baten idatzikot. Loguria ez zanez etortzen jaiki eta nere webgunian zeozer ikutzeko aprobetxatu dot. Eta berriz ere ohera. Ordubiak aldera lokartu naiz eta hiruretan moskito batek esnatu nau. Miiiiiiiiiiiii! Ke asko! Argia piztu eta akabatu egin dot baina aurretik matrailean kriston pikotazoa egin dit. Kabron!

Baina ez dira hor amaitu nere abenturak. Goizeko lauretan musika batek esnatu nau. Aspaldian nere aldamenekoa trastornatu xamar dabil eta musika topera ipintzen dau goizeko ordu txikixetan. Aurreko baten munizipalak ere etorri behar izan ziren. Baina ez, oraingoan ez da bera izan, por arte de magia nere ekipoa atzo laga gendun CDa jotzen hasi da. Wonderland, goizeko lauretan!!!

Ez daukat Errumaniara jun beharrik, banpiroak nerekin bizi direla uste dot. Aurpegiko pikotazoa normala baino askoz handiagoa da eta nork eman dio play ekipoari?

En fin! Beldurrez nago gaua berriz noiz etorriko. Zer pasauko jata gaur?

Letra tamaina txikiegia

Maite Rementeria 2004/07/23 09:15

Nere anaiak errietan egin dit. Erabilgarritasuna gora eta erabilgarritasuna behera eta nere blog-aren letra batzuk, gris argian daudenak, ez direla batere ondo ikusten. Arrazoia zeukan eta dagoeneko ilundu ditut letra haiek.

Hala ere hori baino akats askoz handiago bat dauka blog honen diseinuak. Letra tamaina finkoa da. 11 pixeletako gorputza du hain zuen ere. Honek zer esan nahi du? Nabegatzaileko aukeretan letra tamaina handiago bat jartzen saiatu ezkero ez da ezer aldatzen, letra tamaina finkoa delako. Beste estilo orri batzuk erreziklatzen direnean horrelako gauzak gertatzen dira, baina zin dagit udako oporretan bi minutu hartu eta akats hau konponduko dudala.

Letra tamaina erlatiboak erabiltzea komeni da. Eta horrela ez denean letrak irakurgarri izateko tamaina nahikoa izan behar du. Azken aldian oso modan daude letra txikiak, askotan txikiegiak eta honek erabiltzaile zati handi bat baztertu dezake. Bai bista arazoak dituztenak edo besterik gabe hain letra txikia irakurtzea nahi ez duen erabiltzailea.

ESPALOIA Kafe Antzokia

Maite Rementeria 2004/07/22 02:14

Duela gutxi zabaldu dute Elgetan Kafe Antzokia. Ni aritu naiz beraien irudi grafikoa lantzen. Hona hemen zer nolako itxura duen aretoak . Pasa den zapatuan egon ginan bertan eibartarrak zerrendako kide batzuk bazkaltzen. Toki benetan polita dela esan dezaket. Gustora egoten dan horietakoa, eta oso ondo jaten da gainera. Pentsa zeinen gustura egon ginen, bazkaltzera jun eta atsaldeko 19:30ak arte ez gien bertatik atera. Musika ona, jarleku erosoak eta bizikleta zaleak tourra pantaila izugarri handi batean gertu gertutik jarraitzeko aukera euki zeben.

Desiatzen nago kontzertuak antolatzen hasteko. Bertan geundela, Ruperren kantu bat ipini zeben, neri asko gustatzen jata Ruper, eta hain entzuten zan ondo musika-ekipoan desiatzen nauala noiz zuzenian ikusiko.

Hona hemen Espaloia Kafe Antzokiaren logotipoa.

ESKURA Kultur Zerbitzua

Maite Rementeria 2004/07/20 12:32

San Ferminetara jun aurretik Patxik bere enpresatxorako logo bat eskatu zidan. Patxi Iruñakoa da. "Eskura" Kultur Zerbitzua deitzen dan bere enpresa. Besteak beste Euskal Kulturaren inguruan ikastaroak, irteerak, hitzaldiak,... antolatzen dituzte.

Bi proposamen egin nizkion eta bigarrenarekin geratu dira. Neri ere hori gehiago gustatzen zait.



Loquillo Azkoitiko Plazan

Maite Rementeria 2004/07/20 11:49

Oso denbora gutxian bigarren aldiz ikusi dut Loquillo eta bere banda. Hilabete ere ez da izango Bilboko kafe Antzokian ikusi nitxuala. Nere kuadrillan badira pare bat "Loco"ren oso oso fans-ak direnak eta haiek antolatzen debe beti irteeria. Neri Bilboko parrandak asko gustatzen jataz eta apuntatu egin nitzan. Ez nitzan damutu orduan eta ez oraingoan ere.

Zapatu honetan berriz ere Azkotiko plazan dau. Zelan egon zan? Eskisitamente txulo! Nun, eta Azkoitiko plazan, berriz ere 10ekoa eman zeban. Begira ze zaila dan herriko plaza batian aritzia... Lehenengo fila guztia tupez biharrian umez beteta zauan. Eta plazan matrimonixuak eta miroiak nonnahi. Baina hala ere jakin zaban Jose Mariak guztiok bereganatzen eta bisean 5 abesti egin zitxun. Oso oso gustora egon nitzan.