ESPALOIA Kafe Antzokia
Duela gutxi zabaldu dute Elgetan Kafe Antzokia. Ni aritu naiz beraien irudi grafikoa lantzen. Hona hemen zer nolako itxura duen aretoak . Pasa den zapatuan egon ginan bertan eibartarrak zerrendako kide batzuk bazkaltzen. Toki benetan polita dela esan dezaket. Gustora egoten dan horietakoa, eta oso ondo jaten da gainera. Pentsa zeinen gustura egon ginen, bazkaltzera jun eta atsaldeko 19:30ak arte ez gien bertatik atera. Musika ona, jarleku erosoak eta bizikleta zaleak tourra pantaila izugarri handi batean gertu gertutik jarraitzeko aukera euki zeben.
Desiatzen nago kontzertuak antolatzen hasteko. Bertan geundela, Ruperren kantu bat ipini zeben, neri asko gustatzen jata Ruper, eta hain entzuten zan ondo musika-ekipoan desiatzen nauala noiz zuzenian ikusiko.
Hona hemen Espaloia Kafe Antzokiaren logotipoa.
aupa barkatu baina euskera ez dut oso ongi kontrolatzen, beno, Mix6T taldekoa nahiz Iparraldekoa, hip hop funk eta reggae nahasketa egiten dugu, 3 abeslari, 3 hizkuntzetan euskara, frantzés et gazteleraz, bi exSkunk taldekoak, Fidel eta BossIIBoss abesten dute, ez dugu oraindik diskorik, baina grabatu dugu gauza batzuk, gure web orrian, badago musika asko entzuteko, botazazue begi bat, beno milesker eta espero dut, laister arte !! addio Fidel