Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Loquillo Azkoitiko Plazan

Loquillo Azkoitiko Plazan

Maite Rementeria 2004/07/20 11:49

Oso denbora gutxian bigarren aldiz ikusi dut Loquillo eta bere banda. Hilabete ere ez da izango Bilboko kafe Antzokian ikusi nitxuala. Nere kuadrillan badira pare bat "Loco"ren oso oso fans-ak direnak eta haiek antolatzen debe beti irteeria. Neri Bilboko parrandak asko gustatzen jataz eta apuntatu egin nitzan. Ez nitzan damutu orduan eta ez oraingoan ere.

Zapatu honetan berriz ere Azkotiko plazan dau. Zelan egon zan? Eskisitamente txulo! Nun, eta Azkoitiko plazan, berriz ere 10ekoa eman zeban. Begira ze zaila dan herriko plaza batian aritzia... Lehenengo fila guztia tupez biharrian umez beteta zauan. Eta plazan matrimonixuak eta miroiak nonnahi. Baina hala ere jakin zaban Jose Mariak guztiok bereganatzen eta bisean 5 abesti egin zitxun. Oso oso gustora egon nitzan.

etiketak: musika
bixen
bixen dio:
2004/07/20 18:15

Tira tira...ondo egon zen bai baina apur bat erlajatu...matrimonixuak, miroiak,umeak..tuperenbat ere bazen naiz eta nirea txikitxoa izan... Oso zuzen ona, eta ni (jajajajaj) objetiboa naizenez eta sekula "zoroaren" fan inkondizionala izan ez naizenez ( fan izatekotan Ambar ena, noski ) ba nire 8a Azkoitiko Plazako taldeari ( ez bait zen superizarra bakarrik etorri )guille, sergio, simon eta vila ahaztu gabe...

telezaborzale
telezaborzale dio:
2004/07/21 15:10

Kaixo Maitetxu...

gauzatxo bat... "Nere kuadrillan badira pare bat "Loco"ren oso oso fans-ak direnak" idatzi duzu... baina ez da "fans" esaten, "fan" baizik.

:-D

maite
maite dio:
2004/07/22 03:46

Bihotzeko telezaborra! Hasten ari naiz eta ikasiko dut baina halere eskerrikasko. Zure fan "numerouno". Eta hori ez daukadala telebistarik etxean! Ondo izan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: