Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Magikalia?

Magikalia?

etiam 2007/10/15 22:25

Domekan Joxe Arantzabalek bota zitxuanak entzun ostian animatu egin naiz post hau idaztera. Gainera, gaur Garik urteak betetzen ditu eta blogosferan zorionak emateko aprotxatuko dot. Gari, sol sol la sol do si, sol sol la sol re do, sol sol SOL mi do si la, fa fa mi do re do.

Luistxok esaten daban moduan bloga norberana da eta norberak erabakitzen dau zer egin berakin. Eta idatzi egingo dot, perlatxo bat topatu izan dotenian, faltan bota izan dotelako izugarri Etiam, eta orain perlatxo bat dakatelako eskuartean.

Hauxe da. Txuma Murugarrenen azken diskoa. Marginalia. Ausarta, desberdina, dekadentea batzutan, romantikoa bestetan, fina eta tristea. Bigarren aldiz entzun behar den horietakoa. Nik bi, eta hiru, eta lau aldiz entzun dut dagoeneko, eta gero eta gehiago gustatzen jata.

Eta dudaripe erosi, euki eta gorde egin behar den horietako bat da. Zenbat gauza, eta zeinen desberdinak egiten diren ikusi eta entzuteko. Eta gure Tom Waits partikularraren diskografia osoa eukitzeko, eta CDarekin datorren liburuxka zoragarria delako. Ze argazki! Seguru nao kriston ondo pasatu zebela argazkiok ateratzen!

Zelan konponduko dira zuzenekoetan? Haizea jotzeko pertsona bakarrarekin konponduko ote dira? Bueno, ni zain.

Izaskunen titiburu aluak, bota altu eta gona beltz horiek, edozein gauetan atera leiken eguzkia... Quiero ser una txika Txuma! Eta igual, izan banaiz! Esan al nizuen Mathilderen lehen ikuskizunean dei galdu bat jaso nabala telefono ezkutu batetik saioa hasi baino bi minutu lehenago?

etiketak: musika
juliaano
juliaano dio:
2007/10/21 22:32

Ez, ez naiz ni, baina badugu antza bai.Bixar bertan erosi behar dot marjinalia.Ondo egiten dozu etiam.

iturri
iturri dio:
2007/10/16 01:01

Harira: dei galdu bat? Ez, ez zenuen kontatu.

Patxi
Patxi dio:
2007/10/17 10:56

Bigarren zati bat du mezu honek noski...

;-)

asier
asier dio:
2007/10/16 01:12

My God! Etiam is back!

Ño! Kostau jatzu!

Eta zer... merezi zeban? :-)

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/10/17 14:41

Txumak ez du ez lagatzen indiferente inor. Desplazatuan Bonoren antza duela dio Marijok.

A! Ondo etorri ba. Animo!

matx
matx dio:
2007/10/17 13:30

IUJU!!!!!!!! Zelako poza!

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2007/10/19 11:59

Hortxe zaude zu, Maite, zeure estiloan zoragarri. Ongi etorri berriro!

txikitina
txikitina dio:
2007/10/17 22:12

mila eskerrrrrrrrrrr berriro idazteagatik...baina etiam..., hor argazki horretan , ezkerretik hasita, hirugarrena ez da gure juliano??? kriston antza dauka jajajajja muak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: