Pollo coshquero
"White Stripes taldearen Seven Nation Army, Outkast-en 0h yeah, Atom Rhumba bilbotarren Gone, Kuraiaren Egunsentian, Xabier Montoiaren Izorra hadi, Txuma Murugarrenen Ganbaran gordetakoak, Scissor Sisters taldearen I don't feel like dancing, Lyricsson-en Bad Load (ragga estiloan), Sean Paul-en Temperature (dancehall), Rhianna-ren Umbrella (hip-hop)."
Bistan da Josetxo Anituak ez duela zerikusi handirik Donostian Haizearen Orraziaren 30. urteurrenaren inguruan antolatu dituzten gauzekin. Joan den ostegunean, kontzertua: Alex Ubago, Txetxo Bengoetxea (21 japonesas eta beste batzuk), Mikel Erentxun eta Amaia Montero (La Oreja de Van Gogh). Biharamunean argazkian ikusi nituen pertsonaje horrekin, Luis Chillida. Esango ziela, pentsatzen dut, "El aitá estaría orgulloso bla bla bla...". Qué coshquero. Berriz ere. El aitá negargarri horretaz, ondo idatzi zuen, blogista zen garaian, Julen Gabiriak.
Larunbatean modan jarri den Donostiako jatetxe batean egon nintzen. A Fuego Negro. Menuan aukera, "La selección berezi de nuestros sukaldaris". Gero ekartzen dizkizute gauzak, eta "Taquito de lumagorri aderazado con...". Oilaskoari pollo deitzea baino indioagoa eta coshqueroagoa da lumagorri esatea. Jau!
Niri iraingarri samarra iruditu zitzaidan. Eta jana, pintxo selekzio ustez estetiko bat, eskasa. Ez joan.
Aupa luistxo.
Bilboko kafe antzokixan etxian moruan sentitzen naizenaz aparte (eta ez naiz 6 aldiz baino gehixotan juan), ze programaziñoera da hori Haizearen orrazian egin dutena! Txillidaren 4 erakusketa ikusi nituen jarraian orain urte batzuk eta bere eskulturak harrapatu ninduen, asko gustatzen zait... Gustuak gustu... baina ez dakit ba nola esan... Uste dut ez dutela batere asmatu. Ze imajinazio txarra, eta iniziatiba eskasa. Chillidaren gustu eta mailara gehiago gerturatzerik bazutelakoan nago. Baten batek esango dau besterik baina... salbatzeko gutxi kartel horretan. Hala ere jendia pilatuko zutela ziur... Ñoñostiar hauek...
El aitá, sukaldari, eta lumagorrixen asuntuak ere ez desta inoiz graziarik eiñ. Baina aspaldi konturatu nintzan, Teleberrixan esaten debezen egunon eta gabon horreek ez jatazela gustatzen. Faltsuagorik... Esan bihar da kanpuan bizi naizela, baina lehen behintzat ETB2an pelikula interesantienak, eta ETB1en marrazki bizidunak izaten ziazen. Julenek esan zaben moruan, Begoñako amatxuren Basilikaren atian pixa parraztadia eitxeko gogua sartzen jata (nahiz eta nik hain ondo ezin azertau).
Arazoak desberdinak badira ere, Kataluniako telebistako bi katiak, Canal 33 eta TV3 katalanez dira. Bertsio orijinala ez dabenak ulertzen azpitituluak jarri ditzala. Plazeborik ez.
Kontrapartian, zapatuan Arraten egon giñanok beste proposamen interesgarririk ikusi eta bizi gendun. Arrateko amaren dantzek zirrara hori sentiarazi zigun. Bejoindeizuela, antolatzaile eta partaide guztieri.