Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Dokumentu definitiboa

Dokumentu definitiboa

Luistxo Fernandez 2006/09/19 10:05


Dokumentu bat idatzi beharra nuen. Garrantzitsua. Baina, jakina, aldez aurretiko beste dokumentu batzuetan oinarritzea zen logikoena eta iazko dokumentu bat ireki nuen, haren kopia gorde (Dokumentua-2), eta haren gainean lan egiteko.

Berrikusi nuen dokumentu zaharra, egin nituen ezabaketa eta kopi-pegaketa zehatz batzuk. Bazegoen zer berrerabili, baina parrafoen ordena aldatuta hobeto, pentsatu nuen. Tira, halako batean, etxera irten behar, eta akaso etxean osatuko nuela lana pentsatu nuen. Sartu nuen txiskeroa USB zuloan, eta han gorde nuen ordura artekoaren bertsioa, Dokumentua-2-Etxerako, desberdintzeko txiskeroan neuzkan beste dokumentuekin, zeinak batzuk ziren Etxerako, lanean kopiatuak baziren, eta beste batzuk Lanerako, etxean kopiatuak baziren lanean irekitzeko.

Egia esan, ez nuen etxean astirik aurkitu Dokumentua-2-Etxerako osatzeko, eta hortaz, etxerako zena, bueltan itzuli zen lanera txiskeroan. Bulegoko orduetan egin nuen, beraz, dokumentuaren biribiltze lana. Izen egokiarekin gorde nuen, Dokumentua-ona, eta lagun batzuei bidali nien, berrikus zezaten. Haien iritzia inportantea zen, noski. Maitek eta Aitorrek (Patxik kasurik ere ez) bueltan bidali zidaten beren dokumentu bertsioa, zentzuzko zuzenketekin biak, batarena zen Dokumentua-ona-2 eta bestearena Dokumentua-hobea. Egin nuen berridazketa bat Ona-2, Hobea eta Ona elkartuz: Dokumentua-berria-3.

Itxura ona zeukan, baina, badakizu, garrantzitsuak direnean dokumentuak, hobe inprimagailutik atera eta paperean rotulki gorriarekin errepasatzea. Errata batzuk zeuden, eta agian, tira, hirugarren paragrafo hori... Berriz ordenagailura eta Dokumentua-Definitiboa idazten hasi nintzen. Baina nahi bezala amaitzeko astirik gabe, etxera irten beharra izan nuen, eta txiskeroan gorde Dokumentua-Definitiboa-1, badaezpada, ez nahasteko.

Etxean, azkenean, eman nizkion ikutu batzuk: Dokumentua-Azkena gorde nuen PCan, eta Azkena-Lanerako txiskeroan. Biharamunean bidaltzea besterik ez zen geratzen. Baina, azken unean, e-posta begiratzea okurritu eta, kontxo, Patxik Dokumentua-Berria bidali ez dit bada! Txiskeroaren edukietan begiratu dut: hor daude denak, Ona, Berria, Definitiboa, Azkena, Berria-2, Definitiboa-1 eta Azkena-bis. Dokumentua.

etiketak: irutxulo, literatura
Beat
Beat dio:
2006/09/19 15:18

Epa Luistxo, nik horrelakorenbat egin izan det, a ze buruausteak. Orain etxean eta lanean dokumentu berdinarekin ibili behar badet Writely-rekin ibiltzen naiz, eta azken ikutuak lanean egiten dizkiot. Izan ere Writely ondo funtzionatzetik urruti dago oraindik.

Ondo segi

Tribaldo
Tribaldo dio:
2006/09/21 23:17

Jeje, halako zenbat egin ditugun denok ez?
Benetan grazia egiten didana dokumentu definitivo bat baino gehiago egitea da. Zera: dokumentua_def_01, dokumentua_def_02, e.a.

Definitiboa bada nolatan egon daiteke bat baino gehiago! Nik ere ez dut ulertzen, baina hurrengo lan edo proiektuarekin berdina egiten dugu :)

Goio Arana
Goio Arana dio:
2006/09/19 18:19

Ja, ja, ja...

Ba, txarregoa izaten da oraindik izen bakoitzari SEG atzizkia jartze badiozu (nire kasua!)... badaezbada SEGuritate kopia egitea ez dela txarra izaten, eta ala, dokumentu guztiak bikoiztuta!

Segurutik, EEBBan izenen bat eman diotela honez gero gaixotasun honi...

Luistxo
Luistxo dio:
2007/11/09 09:40

Urtebete beranduago, Mauro Entrialgok plagiatu nau ;-) Tira, egia esanda neuk ere Gari Araolaza lankidearen bulegoko komentario batzuei jarraiki idatzi nuen hau.


ander
ander dio:
2006/11/14 17:26

Zuk azaltzen duzun kasurako propio eginiko softwarearekin topo egin dut: foldersync (http://www.kalab.com/freeware/foldersync/foldersync.htm)

Bi karpeta sinkronizatu ditzakezu. Nik ez dut aprobarik egin, baina flash memoriekin honutz eta harutz dabilen batek gomendatu dit.

Jabi
Jabi dio:
2006/09/22 13:30

Ni ere, berdin ibili naiz eta ibiltzen naiz...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004