Bilbon ezagututako blogari batzuk
Joan den domekako Blogs & Beers (BBBilbo) topaketan ezagutu nuen jende interesagarria.
- Gorka Julio, alias Teketen, Elurnet enpresaren bidez blogak automatikoki sortzeko lehen tresna euskaldunaren sortzailea (joan den asteko albistea hau): Blogari.net
- Aitor Mutilmedia, Debako mutil luze bat, Mutilmedia egiten dihardu beste hiru lagunekin.
- Ainhoa Lesboom, orain arte lesboon.blogspot.com blog lesbiko elebidunaren egilea, orain badirudi, Blogari.net-i esker euskarazkoa independientea izango duela.
- Josu Lezameta, Galdakaokoa, alias Josu Leza edo Jozulin: Eibarko gure azken blogistaren ezaguna.
- Miguel Cuesta durangarra, alias Dirson: euskaraz hola-hola moldatzen da, eta bloga erderaz dauka, baina ez nolanahiko bloga, Espainiako top-5ean dago, edozein blogari euskaldunek daukan audientziatik gora gora.
Irudi hau Eneko Astigarragak atera zuen eta Creative Commons lizentzia batekin argitaratu Flickr-en. Gara egunkarian azken orrian argitaratu zuten argazki hau bera azaroaren 29an, baina ez zuten egiletzaren aitortza egin, ez zuten lizentzia errespetatu...