Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Tagzania Webdosbeta elkarketan

Tagzania Webdosbeta elkarketan

Luistxo Fernandez 2005/10/18 17:00

Datorren astelehenean, hilak 24, Madrilgo Webdosbeta elkarketan aurkeztuko da Tagzania . Interneteko azken belaunaldiko aplikazioen erakustaldian, izen eta proiektu potoloak, hala-nola Martin Varsavsky eta FON , eta haien ondoan, ba ohore haundiz aurkeztuko dut Eibartik CodeSyntax enpresaren proiektu hau.

Eibartik mundura, beraz, Madrildik igarota. Lortu ditugu erreferentzia batzuk prentsan, baita The Economist aldizkari ekonomiko ezagunean ere (irakurri erreferentziak ). Baina hori baino gehiago, erabiltzaileekin asmatzea behartu du. Eibar.org-eko lagunartean, baditugu batzuk. Batzuek dexente erabiltzen dute, hala nola Oier Gorosabelek txikillana erabiltzailearekin eta baita Julen Gabiriak

Webdosbeta biltzarrean izango diren izenen artean, pare bat aipagai:

  • Musicstrands musika aholkuetarako sistema, zeinak atzean Javier Etxebeste euskalduna duen, Yahoo Europako zuzendari izana.
  • FON Martin Varsavskyren proiektua. Pare bat bider aipatu izan dugu Martin Varsavsky Eibartarrak zerrendan. Bi kasutan, behintzat, Amatiñok haren hitzaldi edo aurkezpen publiko bat entzun, eta diskurtso edo jarrera apurtzaile eta interesgarria eritzita Varsavskyrenari: bat bi hiru

Varsavsky, argentinoa izatez, Jazztel eta Ya.com sortu zituena... Ba datorren astelehenean hizlari beste ebento batean, zeinekin, eta Luistxorekin! Ondo lagako ete dugu Eibar, bai horixe!

aercilur
aercilur dio:
2005/10/19 22:42

Ze lekuten da? ta ze orduten?

iturri
iturri dio:
2005/10/19 01:05

Animo Luistxo. Seguru dena ondo aterako dela.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/20 15:35

Aupa Aritz. Webdosbeta.net gunean dago informazioa, astelehena ICE institutuan Madrilen. Baina izen-ematea ordainpekoa zen (40 EUR) eta uste dut itxita dagoela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004