Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / World without End

World without End

Mikel Lizarralde 2008/01/15 01:18

 

Badirudi gaur ez dagoela beste berririk munduan. Mundua ez da amaitzen, baina beti gauza beretxuetaz gabiltza.

Sustatun goizean agertu da berria eta halako zarata modukoa sortu da euskal sarean.

Urtea ondo bukatzeko edo ingeleseko klaseak hartzen hasi nintzen (berriz) abenduan. Beharrezkoa zen, lanean erabili behar nuela eta. Baina noski, apuntatzea ez da nahikoa. Mutiko txikia baloiari begira sumatzen duen zenbait aitak Ronaldinhoren botak erosten dituztenen tankeran, liburuak ingelesez irakurri behar nituela erabaki nuen.

Behin, Donostiako San Martin merkatuko FNAC-ean nengoela Ken Follett-en azkena ikusi nuen. Lehen zatia asko gustatu zitzaidala eta erosi egin nuen (artean gaztelerazkoa ateratzeke zegoen).

 

World without End

 

Hori liburu puska!!. 1.111 orri dauzka. Nik uste nahita luzatu zuela liburua kopuru polit horretararte. Tamaina garrantzizkoa bada, liburu potente bezala defini dezakegu.

Erosi nuen, eta logelako apal batean egon da negua pasaz gaur arte. Sortu den zarata dela eta berriz hartu dut eskuartean.

Ez dakit zergatik, baina bukaeratik ireki dut eta Ken lagunaren argazkiari begiratu ostean orriaren behekaldera begiratu eta "Author photograph by permission of Quintas - Fundación Catedral Santa Maria".

 

World without End - xehetasuna

 

 

Horra Ken-ek Gasteizi egindako beste aportazio bat. Liburuko argazkia bertan eginda dago. Euskal kutxua dauka liburuak. Banioen nik maitasunez begiratu zidala liburu dendan!. Txorakeriak alborantz utzita, argiago esan zezakeen non hartua zen argazkia.

Bestalde, sortu den iritzi-trukea dela eta. Nik uste onura ekarriko diola istorio honek Gasteizi. Ez dakit zenbat pertsona joango ote ziren Da Vinci Kodea liburua baino lehenago Edinburgh ondoan dagoen Rosslyn Chapel-era, baina fenomenoaren ondoren, Eskoziara joan nitzenean pare bat lagunek galdetu zidaten ea ikusi nuen. Eta orain halako zerbait gertatuko da, ziur. Jendeak hor nonbait irakurriko du Kingsbridge-eko istorioa idazteko Gasteizeko katedralean oinarritu zela eta zuzenean ikusi nahiko dute. Laster ditugu jubilatu ingelesak katedralean bueltaka.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.