Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Txo, hurrengo erronka lan arlokoa izango da

Txo, hurrengo erronka lan arlokoa izango da

Mikel Lizarralde 2021/06/03 19:43

Astelehenean itxi nuen CodeSyntaxeko atea denboralditxo baterako. Hamabost hilabeteko borondatezko eszedentzia hartu dut. Ez da erraz hartzen den erabakia izan, topikoa dirudien arren, lankideak lagun nituelako. Eta, bizi osoan eskertuko diet bereziki azken hiru urte hauetan eman didaten maitasun eta tratua; ez daukat ahazteko. Pentsa, atzo justu bi urte horrela hartu ninduten Zegama-Aizkorriren biharamunean.

Aldaketako pausua eman badut, nigatik izan da, ez haiengatik. Diagnostikoa jaso berritan garrantzitsua izan zen niretzat lanera azkar xamar itzultzea, nire burua produktibo ikustea. Gerora etorri ziren kirol-erronkek lagundu zidaten hobeto aurkitzen, aurrera egiten. Ordura arte egin gabe nituen lorpentxo horiek bizipoz puntu bat eman zidaten. Ondoren etorri zen MUn ikasitako masterra; honek lagundu zidan nire buruari goroldio apur bat kentzen, "dabilen harriari goroldiorik ez" hori gogoan hartuta.

Lan arloan ere behar nuen motibazioa berreskuratzea, erronka interesgarri bat edukitzea. Zerbait propioa sortzearen beharra neukan, zerbait horri forma ematen joatea, bidea egitea eta bideaz gozatzea. Zaharra naizenean atzera begiratzean ez dut damurik eduki nahi saiatu ez nintzelako.

Horregatik, borondatezko eszedentzia sasoi hau baliatuko dut Txo izeneko egitasmoa bultzatzeko. Marketing digitalaren alorrean jardungo dut eta hurrengo egun/asteetan egitasmo berriari forma eman eta marka sortzen/lantzen jardungo dut.

Hartu arnasa, bagoaz aurrera.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.