Palestinar zapia
Egunkarian irakurri dut AEBn polemika sortu dela Donuts enpresa baten iragarkian agertzen den aurkezle famatu batek palestinar zapia daramalako.
El Paisen diotenez protestak egon dira zapiaren sinbolismoa dela eta, Palestinar herriaren borroka sinbolizatzen duelako. Baten batek ere esan omen duenez, palestinar zapia "jendeari burua mozten dioten islamista terroristen bideoetan agertu ohi da" (artikulutik euskaratua, ez dut ezer gehitu, zoritxarrez). Enpresak iragarkia erretiratu du.
Beno, balorazio politiko edo psikologikorik egin gabe, nik uste moda kontuengatik eramaten duela zapia neska honek. Lehen gure kaleetan ugariagoa zen zapi honek bazuen zeresana, baina gaur egun "pija" bat baino gehiago ikusi dut hori soinean dutela. Ziur Zara edota H&M-n barra-barra saltzen dituztela.
Arrazoi Leire! Ez dot uste betiko palestinua danik, baina... Argi geratzen dana da AEBetako juduek zelako boteria dauken. Bertan gaiztuak palestinuak eta juduak txintxuak.