Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Moleskine koadernoa

Moleskine koadernoa

Mikel Lizarralde 2011/01/11 21:30

Zenbait produktuk sekulako lana egin dute beren inguruan istorio bat sortzeko. Produktua, zerbait generikoa bezala ulertu ordez, balio erantsi jakin batekin ikusia izatea lortu dute. Horren adibide da Moleskine koadernoa.

Moleskinek ez du izan nahi kaiera soil bat, hamaika orri, huts-hutsak edota marradunak, tapa gogorra edota bigunarekin. Ez. Moleskinek istorio bat sortu du bere markaren inguruan, bere markaren historia. Hemingwayk Moleskineetan idazten zuen, beste famatu batzuk ere bai. Eta klaro, guk ere Hemingway izan nahi dugu, idazterako orduan bederen.

Historia horrek Moleskine marka sortzen lagundu du. Bezeroek koaderno soil bat besterik erosten ez dutela pentsatzeko. Ez delako koaderno soil batean idaztea bezala. Eta noski, koaderno soil batek baino prezio garestiagoan.

Eta kontuz, ez pentsatu gero Moleskinek Eroskin saltzen diren koaderno merkeekin lehiatzen duenik.

Ekoizpen oso merkeko produktuekin lehia ezin da prezioan egin, marketinarekin baizik.

Trouristen Moleskinea

Trouristeko lagunek Moleskine berezi eta pertsonalizatu bat atera dute, La Personnaliteren laguntzaz. Bidaiei oso lotua dago Moleskinea, askok eguneroko moduan erabili izan dugu eta. Ekintza polita eta interesgarria da bidaien inguruko sare-soziala koaderno eder hauekin promozionatzea. Sarea eta papera elkarlanean.

Moleskine para Trourist.com

 

Ondorengo bideo honetan Trouristen Moleskinea nola egin zuten ikus dezakegu:

etiketak: marketina
Jokin
Jokin dio:
2011/01/12 01:12

Aupa Mikel!

Gaur egun, geroz eta garrantzitsuagoa da produktu edo zerbitzu baten inguruan istorio bat eraikitzea. Istoriorik ez duen produktu edo zerbitzu bat, arimarik ez duela esan genezake eta pertsonen arreta eskuratzeko, beraien bihotzaren zatitxo bat besterik ez bada lapurtzea ezinbestekoa da.

Moleskinek oso ondo eraiki du orain arte bere istorioa, ea guk ere beraien bidea jarraitzen dugun eta gutxinaka bidaiarien bihotzaren zatitxo bat lapurtzen degun.

Ondo segi, Jokin

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.