Marka zuriak
Marketineko pertsona izanda, maite ditut markak, maite dut zentzumenaz haratago joan nahi duten marka horien ahalegina. Maite eta miresten dut trademark izatetik lovemark bilakatzeko bidea. Maite ditut BMW eta bere komunikazioa, Apple-en Mac ordenagailuak eta Ipod-ak, Nespressoa, Adidas-en zapatila klasikoak, Brompton bizikletak eta abar. Marka horiek moda izatera pasa dira. Bezeroak pixkat gehiago ordaintzeko prest zeuden marka horiek lortzeko.
Baina halako batean, krisia iritsi zen eta horrenbeste miresten genituen markek komunikazio defentsiboa egiteari ekin zioten. "Danonek ez du beste markentzako ekoizten". Mercadona supermerkatu kateak ateak itxi zizkien 900 produktu ingururi, bere marka zuria bultzatzeko, nahiz eta ofizialki "bezeroari dirua aurrezteko" egin zuten. Bezero asko eta asko prezioan gehiago arreta gehiago jartzen hasi dira. Badirudi markak eta marketina krisian sartu direla.
Mercadonaren apustu arriskutsuak hainbat ondorio izan ditu. Ikerketa baten arabera, kontsumitzaileen %55 minduta agertzen da enpresak hartu duen neurria dela eta. Hala ere, Mercadonak bere merkatu-kuota %6 hazi du eta fakturazioa mantendu. Erabaki honek eta hainbat marka egiten ari den komunikazioak argi uzten du banaketa enpresa handiek botere itzela bereganatu dutela azken urteetan, beren esku dago zein produktu saldu eta zein ez, zein bultzatu eta zein bazterrean laga.
Argi geratzen da ere marka zuriko produktuen arrakasta handitzen ari dela, kontsumitzaileak egoki ikusten duela hauen prezio-kalitate erlazioa. Marketinak eta markek erronka handia dute aurrean: kontsumitzaileek benetan sinestu behar dute marka horiek badutela zerbait berezia eta berezitasun horren trukean ordaintzen den prezioa bidezkoa dela. Nola egin? produktuan eta komunikazioan inbertituz. Produktua izan dadila benetan interesgarria eta kalitatezkoa, eta bezeroak ikus eta balora dezala alde hori.
. Pamplonica txorizo fabrika itxi egin zen, eta bere jabetzen artean marka bera zegoen, saldu zuten, eta orain ere Pamplonica txorizoak saltzen dira, baina ez dauka zerikusirik ez lehengo egileekin ez Iruñeakin ez ezer. . . Orain dela gutxi Gorbeia Zentro komertzialean bost-sei denda itxi zituzten, bost-sei diferente. Orduantxe jakin nuen bost-sei horiek benetan bat zirela, denak ziren Zara-ren markak, dendarik denda enpresa diferenteak direlakoan zabiltza baina ez, dena da bat, enpresa bakarra. . . Gaur egun markak ez du ezer esan nahi. Ezer, askotan gezurra besterik ez.