Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Lehen etapa, Eibar - Iruñea

Lehen etapa, Eibar - Iruñea

Mikel Lizarralde 2012/07/04 18:14
Lasai-lasai ekin diot lehen etapari, indarrak hasieratik ez xahutzeko asmoz.

Goiz jaiki, motxila prestatu, parrilan jarri eta etxetik atera naiz. Maria eta gurasoak agurtu eta Elgoibar alderantz jo dut. Gogoa neukan bidaian zuzenean etxetik ateratzeko, hain ohikoak diren tokiak beste begi batzuekin ikusten dira.

Ez nekatzea zen helburua eta horrela igo dut Azkarate, errepide zaharretik. Azkoitiatik Zumarragarakoa ez dut horren gustura egin, trafiko ugari, kamioiak bereziki, eta hobe ez jakin zenbateko tartea laga didaten.

Beasainen pintxoa eta freskagarria hartu ostean Lizarrusti igotzeari ekin diot, Lazkao eta Ataun amaigabea iragan ostean. Igoera ederra, aldapa gutxi, are eta kotxe gutxiago eta paisaia ederra.

Etxarri-Aranatza jatsi eta Sakanako bigarren mailako errepideetan zehar ibili ostean Irurtzuna. Lasaia benetan Sakanan bizikletan ibiltzea, albo batean Aralar eta bestean Urbasa. Irurtzunen zerbait jan eta azken 20 kilometroak gustura egin ditut, helmuga gertu somatuta. Pozik nago lehen etaparekin, 24 kilometro orduko abiadan ibili naiz 114 kilometroan zehar. Mantxoa mailako txirrindularientzat, nahikoa eta gehiago niretzat.

Bihar Panticosa alderantz. Etapa luzea 160 kilometro pasa. Ea ondo doan. Bitartean, biba gu!

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2012/07/04 18:30
Zorionak! Polita biajea!

Azkoititik Zumarragara, nola ez zara ba bidegorritik joan? 8-o
Unai
Unai dio:
2012/07/04 19:46
Ederra, Mikel, ederra! Animo asko hamendik, helburua gertuago dakazu-ta!
Asier
Asier dio:
2012/07/04 22:06
Enbidixia, hi! Animo eta disfrutau.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.