Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Krisialdi ziklikoak

Krisialdi ziklikoak

Mikel Lizarralde 2011/04/06 00:33

Duela hilabete batzuk Las uvas de la ira jaitsi nuen, Steinbeck-ena. Aitak etxean dituen liburu mordoskaren artean ikusia nuen, kasu larregi egin gabe. Inolako erreferentziarik gabe irakurtzen hasi nintzen.

Hasieran larregi katiatu ez arren kapituluak igaro ahala geroz eta interesgarriagoa egin zitzaidan. Tartean, gainera, Gorkak amaiera biribila iragarri zidan, irakurtzeko gogoa bizituz.

Gaur-gaurko gaiak ziruditen gainera. Euren jabetzak galtzen dituzten nekazariak. Banketxe eta enpresa handien berekoikeri eta diru-gose mugagabe. Pobrezia eta emigratzeko beharra. Inmigrazioa jasotzen dutenen arrazakeria eta beldurra. Emakumearen paperaren garrantzia. Familia.

Gezurra dirudi 70 urte dituenik liburuak. Sekulako gaurkotasuneko gaiak. Bereziki gustatu zait langile esplotatuek bat egin beharraren aldarrikapena. Baita egoera txarrenean emakumeek aurrera egiteko erakusten duten adorea.

Oso liburu interesgarria. Gomendatzeko modukoa.

etiketak: liburuak
Mikel Kerejeta
Mikel Kerejeta dio:
2011/04/06 10:29

Gustora hartzen dittuk horrelakoak Mikel. Bejon deiala! Ekarreko link bat jartzea ere baheukean ezta? ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.