Hasi pausu txikiak ematen
Aspertuta nago politikariek naturarekiko azaltzen duten arduragabekeriaz, baita guk ere gizarte moduan azaltzen dugunaz. Erabaki korporatiboek mundua hobetuko duten zain egotea baino nahiago dut nire erabaki txikiak hartzea.
- Ahal dudan guztietan bizikletan nator lanera. 2 kilometro exkax dira, baina alferkeriak gogor jotzen duenean autoz etortzen naiz.
- Eroskira motxilarekin joaten gara. Asteko erosketa egiten dugunean motxila eta guzti joaten gara, plastikozko poltsa kontsumoa jaitsi dugu (eta etxean poltsa gutxiago dabiltza bueltaka).
Argi daukat guk egindako hau ez dela ikusten, norbanako moduan txiki-txikiak garela, Eibarko kaleetan ez dela auto gutxiago antzematen edota Eroskikoek ez dutela plastikozko poltsen kontsumoan aldaketarik igerri.
Baina zer gertatuko litzateke bihar hamar pertsonak gauza bera egingo balute? Eta etzi ehun balira?
Hasi ekintza txikiak egiten eta zabaldu berria zure lagunen artean!
Mikel egiten dozuna oso ondo begitatzen jata. Bakarrik pentsaarazteko, zergaitik joan behar gara eroskira erostera?. zergaitik ez bartako dendatan eta bertako produktoek, naiz eta tomatea urte osoan egon ez, edo gustatzen zaigun marka edo produkto, etabar. Nere ustez funtzean asko edo gutxiago asunto hontan badago ere mikroekonomia versus makroekonomia asuntoaren eztabaida. Ze begiratu behar genioke produkto bakoitzari ze bidai egiten duen, ze honek esango digu ze energia erre dan trasportean. Beti egin zait arraroa nola ur markekin granadakoa altzolakoa baino garestiagoa den, beharbada granadan alderantziz.