Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Ez dago krisirik

Ez dago krisirik

Mikel Lizarralde 2009/05/25 20:43

Larunbatean Bilbo alderantz joan ginen. Gughenheim-en Murakami eta Cai Guo-Quiang-en erakusketak hilabete honetan bukatzen dira, eta pasa baino lehen joatea komeni.

Arratsalde partean Bilboko alde zaharrean geunden, taberna baten kanpoan tragoxka bat hartzen. Gurean ohikoa den kaleko saltzaile afrikar bat etorri zen hainbat gauza eskainiz. Ez genuela ezer behar esan genion, berak temati jarraitu zuen, eta gutako batek esan zion krisian gaudela.

Erantzun borobila bota zigun: "ba al daukazu janzteko arroparik? jateko janaririk? edota lo egiteko etxerik? Ba orduan ez dago krisirik!" Horixe bota eta haserre antzean joan zen.

Eta iruditzen zait arrazoia zuela lagun afrikarrak. Gehiegira ohitu ote garen. Komunikabideetan badiote krisia dagoela guztiok gaude bekokia uzkurtuta, beldur, ea hurrengo zaparrada noiz etorri, ea hurrengo albiste txarra noiz etorri.

Hilabete bukaerara larri iristen denari edota lanik gabe geratu denak pikutara bidaliko luke tipoa, baina arrazoi zuelakoan nago. Zer esango ote lukete Afrikako herrialde gehienek gure langabezia tasa izatea eskainiko bagenie?

etiketak: krisia
ramon
ramon dio:
2009/05/27 12:06

Bada JA Labordetak duen abesti baten estrofa batean, gauza hauek isladatzen dittuena: "...si por algun camino encuentras gente con la casa a cuestas, no le hables de su tierra que te miraran con rabia, con rabia en la voz y el viento, con rabia en las palabras, con la rabia que produce abandonar lo que se ama. Para la navidad la oliva, para el verano la siega, para el otoño la siembra y para la primavera nada (estribilloa)".Ni ezetza irribarre batekin eta berai begiratuta emoten alegintzen naiz, eta somatzen dut askok hori eskertzen dutela beste batzuk ez. Neroni gogorragoa egiten zait arpegira begira eta ezetza emon.

Mikel
Mikel dio:
2009/05/27 16:11

Arrazoi duzu Ramon. Ni ere berdin jokatzen ahalegintzen naiz, era onean ezetz esaten. Ez dut gustuko zenbaitzuk kanpotarrok nola tratatzen dituzten, mesprezuz eta. Bakoitzaren istorioa zein den gustura jakingo nuke, nola iritsi ote diren Europan eder honetara.

ramon
ramon dio:
2009/05/27 12:06

Bada JA Labordetak duen abesti baten estrofa batean, gauza hauek isladatzen dittuena: "...si por algun camino encuentras gente con la casa a cuestas, no le hables de su tierra que te miraran con rabia, con rabia en la voz y el viento, con rabia en las palabras, con la rabia que produce abandonar lo que se ama. Para la navidad la oliva, para el verano la siega, para el otoño la siembra y para la primavera nada (estribilloa)".Ni ezetza irribarre batekin eta berai begiratuta emoten alegintzen naiz, eta somatzen dut askok hori eskertzen dutela beste batzuk ez. Neroni gogorragoa egiten zait arpegira begira eta ezetza emon.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.