Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Errealaren prakak

Errealaren prakak

Mikel Lizarralde 2008/01/15 20:17

 

Duela hogei urte pasatxo Errealak kopa irabazi zuen Atletico de Madrilen kontra: Lopez Ufarteren txilenazko pasea (bera zen, ezta?), Arconadaren penalti geldiketa, ... Oraindik ere oilo ipurdi azala jartzeko moduko oroitzapenak. Gainera, artean 7 urte nituela, Donostiako udaletxera joan nintzen gurasoekin jokalariei ongietorria egitera.

Gauzak asko aldatu dira ordundik. Nere Errealzaletasuna ez da hoztu, pixkat aldatu da. Atotxara joatea asko gustatzen zitzaidan, baina gaur egun ezin dut Anoeta zapaldu ere egin. Ez da estadioa bakarrik aldatu. Jendea ere aldatu da.

Aurtengo denboraldian partidu bat ikustera joan nintzen aitarekin, Poli Ejidoren kontra. Estadiora sartzear geundela aita batek seme txikiari "hauek hain dira txarrak ezen ez daukatela ezta autobusik ere" esaten ziola aditu genuen (Poli Ejidori buruz, noski). Partiduan zehar lotsa sentitu nuen, baina ez jokalariena (nahiz eta batzuk lotsatzeko moduan jokatu), zaletuena baizik. Jendea txistuko Gari Uranga eta beste jokalari pare bati. Bale, Ibarrakoa ez da beste munduko ezer izango, baina ahalegindu egiten da eta bi potro jartzen ditu zelai gainean. Eta zaleak txistuka. Zoazte pikutara! Ez naiz denboralditxo batean berriz itzuliko.

Orain presidente berria daukagu. Xelebrea dirudi gizonak. Baina gauza batekin engantxatu nau, Erreala aspaldiko urteetan gobernatzen ari zen botere faktikoari aurre egiteko adorea izan duela.

Toshack-en bigarrena beraiek jarri zuten kirol agintari moduan. Agian, horrela, aurreko kontseiluari bakea eskaini zioten, "ez dugu eskandaluzko titularrik aterako" edo halako zerbait aginduko zioten.

Atzo kaleratu egin zuen Badiolak. Ondo edo gaizki, bost inporta zait. Berak beste proiektu bat dauka eta gizona hau ez zegoen bere planetan.

Baina hortzetako galanta eman dio berriz ere bere lehiakideari. Eta beraiek erantzun titular ponpoxo batekin. Gainera foroetan sartuz gero iritzi gehienak Badiolaren aurka. Zeinek idatziak ote?

Ikusi beharko zer gertatzen den.

Nik gaur aportazio txiki bat egin nahi nion Errealari. Pobreak omen dira eta nere limosnatxoa eman nahi nien. Futbolean aritzeko praka motz batzuek erosi nahi nituen. Errealaren webgunean begiratu dut eta joño! Zer dira zetazko prakak? 36 euro balio dute, 6.000 pezeta!! Eibarrenak begiratu ditut baita, hauek merkexeagoak, 30 euro. Leku berean egindakoak dira, baina agian Errealarenak kapital usaina edo izango dute, beste estilo batekoak akaso.

Gezurtxo bat esan dut, Anoetara bueltatzeko asmoa daukat, hiru bat astetan, baina ez Erreala animatzeko :-).

etiketak: Badiola, eibar, Erreala
Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/01/16 10:12

Ahaztu ein jata lehen esatia. Igual limosnatxo moduan Athletiken prakak erosi beharko nituzke. Beharko dozue eta Zubiaurren milioiak ordaintzeko ;-).

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/01/16 00:40

Merkiaguak dira, bai. Prezio gutxiago ta balixua be halakotxia, gutxixao. Zuek aintzindarixak izan zarie Txinatik ekartzen. Guriak Arrasaten egindakuak. Ikasteko zeoze badakagu oindiokan.

Asier
Asier dio:
2008/01/15 22:40

Hamentxe dakazak fraka ederrak eta merkiaguak (29 euro):

http://tinyurl.com/2e3ue4

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.