Diru iturri berriak egunkarientzat
Krisian daude egunkariak. Salmenta zein publizitate bidez lortzen dituzten sarrerak beherantz doaz. Gauza berriak asmatzen dituzte, Ziztadak direla edota Deskonturen klonak direla, besteak beste.
Gaur, Publikoko artikulu honetan liburu baten aipamena egiten zuten. Estekarik ez eta Google-en bilatu behar ea liburua non zegoen salgai, eta zein preziotan.
Eta horra hor egunkarientzat diru iturri berriak lortzeko aukera: jarri estekak sareko liburu-dendetara. Aspalditik dauzkate martxan afiliatu programa deitzen dietenak (Amazon edota Casa del Librok badute berea). Izena-eman programa horretan, jarri esteka liburu zehatz batetara eta salmentaren bat badago prezioaren zati bat egunkariarentzat. Ez dute egunkaria salbatuko, baina hobe ezer ez jasotzea baino.
Sinplea. Harritzen nau oraindik inork ez egitea. Zailtasunak egongo dira akaso, edota egiten dute jada eta ez naiz ohartu.
Ideia ona, askotan ez dut ulertzen zertan pentsatzen ari diren medioak. Begira, Cesar Martinek ideia berdina izan du:
Como podría ser la sección de Babelía de El País