Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Bizikletazaleon beldurrak

Bizikletazaleon beldurrak

Mikel Lizarralde 2011/07/11 15:33

Lagunek galdetzen didate ez ote naizen beldur Asian bizikletan ibiltzera joateagatik. Ezetz esaten diet. Beldur berdina (edo handiagoa) pasatzen dudala Euskal Herrian, errepidean zein mendian. 

Atzoko Tourreko istripuak nire bi beldur handienak batu zituen: autoak eta alanbradak. Beheko bideoan ikus daitekeen moduan, istripua eragin zuen autoa ez zihoan oso azkar (50-60 km ingurura?), baina Flecha eta Hoogerland ederki kolpatu zituen.

Eibartik Debara joatean, adibidez, autoak askoz abiada handiagoan ibiltzen dira. Begira berriz bideoari, eta pentsa zer egin zenezakeen txirrindulari bat harrapatuko bazenu 90 km/h abiaduran joanda.

Badakit txirrindulari asko talde handiegitan joaten direla, zabal-zabal, eta ez dela legezkoa. Bai, baina askoz gehiago gara bakarka goazenak. Ez jarri aitzakiarik txirrindulariekin sartzeko. Guk ez daramagu babesik, kaskoa soilik. Gure karrozeria aluminioa baino dezente ahulagoa da. Kolpe soil batek hil egin gaitzake, hil.

Bestalde, Hoogerland gaixoak alanbrada gainean erortzeko zoritxarra izan zuen. Zenbat aldiz begiratu ote ditudan alanbradak mesfidati. Orain badakit, bertara eroriz gero nire gorputza horrela gera daitekeela.

Asian ibili arte ezin jakin, baina oraingoz sentsazio horiek ditut. Euskal Herrian bizikletan ibiltzean kontrolatu ezin ditudan faktore batzuk arriskuan jartzen dute nire bizia.

etiketak: bibagu, bizikleta
Kere
Kere dio:
2011/07/12 10:48

Aupa Mikel, pandora kaxa ireki berri duk.

Beldurra izatea normala duk, eta jendeak horrelako irudiak ikusi artean ez da konturatzen zer egin dezakeen.

Bizikletaren kultura bizi behar da kontu izateko eta bizikletan doana ERRESPETATZEKO.

Errespetu kontua da, besterik ez!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.